Nazioarteko Brigaden Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazioarteko Brigaden Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa
Logo del Centro de Estudios y Documentación de las Brigadas Internacionales.png
Datuak
Herrialdea Espainia
Historia
Sorrera 1989
brigadasinternacionales.uclm.es

Nazioarteko Brigaden Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa edo CEDOBI (gaztelaniaz: Centro de Estudios y Documentación de las Brigadas Internacionales) Nazioarteko Brigaden gaian espezializatutako dokumentaziogunea da. Zentroaren egoitza nagusia Espainiako Albacete hirian dago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentro horren kokapena ez da kasuala. Espainiako Gerra Zibilan Albaceten egon baitzen Brigaden egoitza nagusia eta soldaduen formakuntza zentroa. Mundu osotik faxismoari aurre egiteko Espainiara joan ziren 35.000 voluntario asko hortik pasa ziren. Horregatik, gaur egun, Albaceten dago Nazioarteko Brigaden oroimen zentroa; Espainia osoan ezaugarri horiek dituen zentro bakarra da.

Centro de Documentación de las Brigadas Internacionales zelakoan 1989ko irailaren 22an sortu zen, Instituto de Estudios Albacetenses babespean. Helburu nagusia Nazioarteko Brigaden inguruko ahalik eta dokumentazio gehiena biltzea zen eta, halaber, gaiaren inguruko ikerketak indartzea eta zabaltzea. 2003ko urriaren 2an Gaztela-Mantxako Unibertsitateak CEDOBI sortu zuen, bestetik, aurreko zentroaren lana osatzeko. 2012ko amaieran, Centro de Estudios y Documentación de las Brigadas Internacionales izena harturik, biak elkartu ziren. Horrekin instituzio indartsuago osatu nahi zuten, unibertsitatearen eta Instituaren babesa izanik.[2]

Aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CEDOBIk mota askotako ekintzak eramaten ditu aurrera:

  • Dokumentazioa antolatu eta berreskuratu.
  • Doktoreago ikastaroak antolatu.
  • Hitzaldiak eta batzarrak antolatu.
  • Nazioarteko kolaborazioa eta elkarlana indartu.
  • Informazioa zabaldu eta dibulgazio lana aurrera eraman.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentroak bi zuzendari ditu, gaur egun Juan Sisinio Pérez Garzón, unibertsitatearen aldetik, eta Antonio Selva Iniesta, Instituto de Estudios Albacetenses aldetik. Zuzendaritza batzordean sei partaide daude, instituzio bakoitzatik hiru. Halaber, Aholkulari Batzordea dago non mundu osoko historialariak, brigadistak eta unibertsitate desberdinetako ordezkariak biltzen diren; besteak beste, zentroari unibertsitate hauek laguntzen diote: Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Londresko Unibertsitatea, Espainiako CSIC, Columbiako Unibertsitatea...[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]