Neallta Fola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neallta Fola
Datuak
JatorriaAretxabaleta (Gipuzkoa)
Musika motapunk
Urteak2006 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Puzkerra Records
Taldekideak
Karlote
Kanutillo
Morenito
Lehengo taldekideak
Gorka

Neallta Fola, Aretxabaletan sortutako punk taldea da. 2006an eratu zen eta bi diska kaleratu zituen. “Neallta” lainoa da gaeleraz eta “Fola” odola. Baina bien artean izen konposatu bat osatzen dute, “Sarraski deia” esan nahi duena...

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aretxabaletako hiru lagunek, Karlote, Kanu eta Gorkak sortu zuten taldea eta lehenengo kontzertua Gernikako Astra gaztetxean eman zuten Doubling Boys eta Porrón y Kuentanueba taldeekin batera. 2008an Ondarroako Santos estudioan grabatu zuten beren lehenengo diska eta 2009an argitaratu zuten. Bardulia Sound bilduman bi kanta sartu zituzten.[1]

2013an bigarren diska atera zuten *berriz bueltan*we're coming back*[2] baina 2014an taldea desegin zen eta taldekideek proiektu berriak abiatu zituzten, esate baterako Screamers and Sinners.

2022ko eguberrietan Eskoriatzan kontzertua jo zuten[3] eta 2023ko irailean itzuli ziren disko berriarekin, Hemen eta orain. "Jauntxo Txuria" da disko honetako lehen singlea. Abendurarteko kontzertuen berri eman dute eta Parisen eta Madrilen ere izango dira[4].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iraultza (2009, Puzkerra Records)
  • *berriz bueltan*we're coming back* (2013)
  • Hemen eta orain (2023)

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]