Nebularina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nebularina-molekula

Nebularina Clitocybe nebularis onddoan eta zenbait Streptomyces-etan aurkitu den alkaloide bat da. Bere izen zientifikoa 9-β-D-erribofuranosilpurina da[1].

Molekula honek eragin antibiotikoa dauka. Era berean, jarduera tuberkulostatikoa eta antimitotikoa dauka eta, itxura batean, minbizi-motaren baten hazkundea inhibitzen du. Arratoietan egindako esperimentuetan oso toxikoa dela ikusi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bosworth Brown G, Spicer Weliky V (1953). "The synthesis of 9-β-D-ribofuranosylpurine and the identity of nebularine" The Journal of Biological Chemistry 1.019-1.024 [1][Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]