Ned Kelly (2003ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ned Kelly (2003ko filma)
Filma
Jatorrizko izena Ned Kelly
Urtea 2003
Generoa polizia filma
Film biografikoa
Westerna
film adaptazioa
drama filma
Herrialdea Australia
Frantzia
Ameriketako Estatu Batuak
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Our Sunshine
Iraupena 106 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Gregor Jordan
Gidoigilea(k) John Michael McDonagh
Antzezlea(k)
Heath Ledger
Orlando Bloom
Naomi Watts
Geoffrey Rush
Joel Edgerton
Kerry Condon
Emily Browning
Rachel Griffiths
Saskia Burmeister
Robert Taylor









Ekoizpena
Ekoizlea Nelson Woss
Konpainia ekoizlea StudioCanal
Working Title Films
Australian Film Commission
Film Finance Corporation Australia



Edizioa Jon Gregory
Bestelako lanak
Musikagilea Klaus Badelt
Argazki-zuzendaria Oliver Stapleton
Langileak Kaine Harling
Kanpo loturak
http://www.ned-kelly.com/

Ned Kelly 2003ko Gregor Jordan australiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Robert Drewe idazlearen Our Sunshine ("Geure Eguzki Izpia") eleberrian oinarritua dago, hura aldi berean asutraliar historia eta kultura herrikoian aski errotua dagoen Ned Kelly australiar bidelapurraren bizitzan oinarritua dagoelarik. Bertan, Heath Ledger, Orlando Bloom, Naomi Watts eta Geoffrey Rush aktoreek antzeztu zuten.

1970eko izenburu berdineko Ned Kelly izeneko filma ere badago, hartan The Rolling Stones ingeles rock musika talde ospetsuko Mick Jagger abeslariak Ned Kelly bidelapurra antzeztu zuelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1870eko hamarkada, Australia. Ned Kelly (Heath Ledger) gauzatu ez zuen delitu baten ondorioz espetxetik atera berri den etorkin irlandar familia bateko mutil gaztea da, haren asmo bakarra bere familia eta adiskideekin berrekaltzea delarik. Halere, australiar polizia batek bere arreba modu ez ortodoxoan gorteiatzen saiatzean, gauzak korapilatu eta istiluak sortuko dira. Liskar soil batek hilketa saiakera leporatuta Kellytarren amaren espetxeratzearekin amaituko den hainbat istilu sortuaraziko ditu. Bestalde, australiar justiziak Ned Kelly beraren aurkako atzemate eta atxiloketa igorriko du. Ned Kellyk bere anai eta adiskide taldearekin batera ihes egitera derrigortua izango da, nola edo hala egoera hari amaiera jarri eta poliziaren ustelkeria frogatzen ahaleginduko direlarik, baina alferrik. Azkenean, denbora igaro hala, Ned Kelly herrialde osoko iheslari ospetsuenean bilakatuko da, australiar gobernuak haren buruarengatik zortzi mila librako saria ipiniko duelarik, ondorioz Ned Kelly eta bere taldeak biziraun ahal izateko bidelapur bilakatuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]