Edukira joan

Neoestoizismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justus Lipsius humanistak sortu zuen pertsamendu joera hau.

Neoestoizismoa XVI. mendean sortutako mugimendu filosofikoa izan zen. Haien helburua estoizismo klasikoa kristautasunarekin bat egitea izan zen. Sortzailea Justus Lipsius (1574-1606) idazle eta humanista flandiarra izan zen.

1584an Lipsiusek De constantia liburu ospetsua plazaratu zuen; elkarrizketa moduan idatzia, bertan pentsamendu berriaren oinarriak finkatu zituen. Teoria hori beste lanetan landu zuen ondoren, esaterako, Manductio ad stoicam philosophiam, Physiologia stoicorum eta Ethica.

Neoestoizismoa filosofia praktikoa da. Haien arabera bizitzaren oinarrizko araua pasio lurtarren aurrean gizakiak amorea ez ematea da; alderantziz, Jainkoaren esanetara moldatu behar da. Neoestoizistek lau "pasio estoikoak" bereizi egiten dute: sabelkeria, poztasuna, beldurra eta mina.

Neoestoizismoak XVI. eta XVII. mendeetan jarraitzaile asko izan zuen, besteak beste: Montesquieu, Bossuet, Francis Bacon, Joseph Hall, Francisco de Quevedo eta Juan de Vera y Figueroa.

  • Henry Ettinghausen, Francisco de Quevedo and the Neostoic movement (1972)
  • Jason Lewis Saunders, Justus Lipsius: The Philosophy of Renaissance Stoicism (1955)
  • Mark Morford, Stoics and Neostoics: Rubens and the Circle of Lipsius (1991)
  • Gerhard Oestreich, Neostoicism and the Early Modern State, English translation by David McLintock (1982)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]