Justus Lipsius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Justus Lipsius
Justus Lipsius by Peter Paul Rubens.jpg
rector magnificus of Leiden University Itzuli

Bizitza
Jaiotza Overijse1547ko urriaren  18a
Herrialdea  Herbehereak
 Belgika
Espainiar Herbehereak
Bizilekua Leiden Itzuli
Heriotza Lovaina1606ko martxoaren  23a (58 urte)
Hezkuntza
Heziketa Old University of Leuven Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Erycius Puteanus Itzuli
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) Muretus Itzuli
Ikaslea(k) Aelius Everardus Vorstius Itzuli
Jean Duvergier de Hauranne
Thomas Dempster
Erycius Puteanus Itzuli
Franciscus Dousa Itzuli
George Dousa Itzuli
Jarduerak
Jarduerak grammariana Itzuli, historialaria, filosofoa, katedraduna, classical scholarra Itzuli, filologoa, humanista Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Jena
Leiden eta Lovaina
Enplegatzailea(k) Leidengo Unibertsitatea  (1578-04-15 (egutegi gregorianoa) -  1591)
Mugimendua humanismoa
Estoizismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Lipsius Cornelis Galle Zaharraren arabera.

Justus Lipsius, baita ere Jodocus edo Joost Lips, gaztelaniazJusto Lipsio (Overijse, Flandriako Brabante, 1547ko urriaren 18a -Lovaina, 1606ko martxoaren 23a) filologo eta humanista flandiar ospetsua izan zen.[1] XVI. mendeko jakitun ezagunetariko bat izan zen. Askotan Joseph Justus Scaliger eta Isaac Casaubon idazleekin batera aipatu izan da. Zenbait tokitan idazle espainiarra bezala aipatua izan da urte haietan Flandria Espainiaren eskuetan zegoelako.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloniako Jesuitekin ikasi zuen; haiekin bere literatura klasikoarekiko zaletasuna handitu zen. 1579an sortu berria zegoen Leidengo Unibertsitatean iraskaten hasi zen. Bere bizitzaren azkeneko urtetan Lovainako Unibertsitate Katolikoan latin irakatsi zuen bestetik. Baina beste ubnibertsitateetan ere irakatsi zuen, esaterako Jenako Unibertsitatean.

Liburu asko idatzi zuen estoizismoaren filosofia-mugimendua berreskuratzeko asmoz. Bere helburua estoizismoa kristautasunarekin bateragarria egitea izan zen; horretarako Senekaren obra oinarritzat hartu zuen. Bere lanen artean ezagunena De constantia da. Bere ideiek eragin handia izan zuten eta intelektual garaikide askok haren eragina jaso zuten, tartean Francisco de Quevedo idazle espainiarra. Mugimendu hori neoestoizismo bezala ezagutu zen.

Peter Paul Rubens bere laguna eta jarraitzailea izan zen eta horregatik bere erretratua margotu egin zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren liburu guztiak latinez idatziak daude.

  • Hortorum lib. IV. Cum Disputatione de cultura hortensi. Joan. Meursii fil. Arboretum sacrum. Angeli Politiani Rusticus. Adhaec Lipsii Leges hortenses et Lazari Bonamici carmen De vita rustica, Éd. René Rapin, Ultrajecti, Apud J. Ribbium, 1672
  • I. Lipsi Satvrnalivm sermonvm libri dvo, qui de gladiatoribus, Lvgdvni Batavorvm, Ex officina Plantiniana, apud Franciscum Raphelengium, 1590
  • Iusti Lipsi Politicorum sive Civilis Doctrinae Libri Sex (Quid ad Principatum maxime Spectant), Lugduni, In Officina HVG. A Porta, Apud Fratres de Babiano, 1592
  • Iusti Lipsi Epistolae Pars III, 1588–1590 Eas ediderunt, adnotatione critica instruxerunt, notisque illustrarunt Sylvette Sué & Hugo Peeters, Brussel, Koninklijke Academie voor wetenschappen, letteren en schone kunsten van België, 1987
  • Iusti Lipsi Epistolae quam curavit edendam Jeanine De Landtsheer, Brussel, Koninklijke Academie voor wetenschappen, letteren en schone kunsten van België, 1994
  • Iusti Lipsi saturnalium sermonum libri duo, qui De gladiatoribus, Antverpiae, Ex officina Plantiniana, apud Ioannem Moretum, 1604, 1598
  • Iusti Lipsis Epistolae Pars XIII, 1600, Brussel, Koninklijke Vlaamse Academie van België voor wetenschappen en kunsten, 2000
  • De amphitheatro liber: in quo forma ipsa loci expressa, et ratio spectandi, cum aeneis figuris, Lugduni, Batavorum, Ex officina Christophori Plantini, 1584
  • Justi Lipsi de amphitheatris quae extra Romam libellus: in quo formae eorum aliquot & typi, Antverpiae, apud Ch. Plantinum, 1584
  • Iusti Lipsi Saturnalium sermonum libri duo: qui de gladiatoribus, Éd. Jan Moretus, Antverpiae, ex officina Plantiniana, apud Ioannem Moretum, 1604
  • Iusti Lipsi de Cruce: ad sacram profanamque historiam utiles, Éd. Jan Moretus, Antverpiae, ex officina Plantiniana, apud Ioannem Moretum, 1593

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pérez, Joseph, 'El modelo flamenco en Castilla'. Werner Thomas, Robert A. Verdonk (ed.): Encuentros en Flandes: relaciones e intercambios hispanoflamencos a inicios de la Edad Moderna, Leuven University Press, 01-01-2000, 103 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Justus Lipsius