Nerbio glosofaringeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nerbio glosofaringeo
Gray791.png
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinez nervus glossopharyngeus
MeSH A08.800.800.120.290
TA A14.2.01.135
FMA 72627 50870, 72627
Terminologia anatomikoa

Nerbio glosofaringeoa edo IX.bikote kraneala entzefalo enborreko erraboiletik irteten den nerbio mixtoa da. Bere jatorria erraboilaren oliba atzeko ildoa da eta burezurretik zulo jugularraren bidez ateratzen da X. eta XI. gara nerbioekin batera. Zulo jugularrean nerbio glosofaringeoaren beheko gongoila (Andersch gongoila) eta goiko gongoila (Ehrenritter gongoila) aurkitzen dira. Bertan, IX. gara nerbioaren osagai diren zuntz aferenteen somak kokatzen dira. Nerbio glosofaringeoa nerbio estilofaringeoarekin batera doa eta faringearen goiko eta erdiko gihar hertsatzaileen artetik igarotzen da orofaringera eta mihira heltzeko.

Faringearen nerbio-plexuan parte hartzen du. Horrez gain, aferentziak jasotzen ditu mihitik eta faringetik eta eferentziak bidaltzen ditu muskulu estilofaringeora eta parotida guruinera.

IX.bikote kraneala (gorriz markatuta) ikusten da, erraboilaren oliba atzeko ildotik ateratzen.

Nukleoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleo anbiguoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errai nukleo eragile berezia da. Zubiaren behealdean sortzen da eta erraboilean zehar luzatzen da. IX eta X gara nerbioen bitartez bideratuko ditu bere zuntzak, beraz, beren ibilbidea egingo dute.

III, IV eta VI poltsa faringeotik sortutako muskuluak inerbatuko ditu: glosofaringeotik doazen zuntzek III. poltsa faringeotik eratorritakoak eta bagotik doazen zuntzek IV-VI poltsa faringeoetakoak.

Garaldetik irteten diren zuntzak glosofaringeoaren bitartez bideratzen dira eta buztanalderagotik ateratakoak, ordea, bagoaren bitartez. Bi nerbioak zulo jugularretik ateratzen dira.

Kortexaren eragina bilaterala da.

Beheko listu nukleoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errai nukleo eragile orokorra da. Erraboilean kokatzen da, goiko listu nukleoa baino beherago.

Nukleo honetako zuntzak (presinaptikoak), IX. nerbio bikotearen bitartez bideratuko dira. Hala, gongoil aurreko zuntzak gongoil otikora iritsiko dira eta bertan sinaptatuko dute. Zuntz postsinaptikoak nerbio aurikulotenporalaren bidez parotida guruinera iritsiko dira hura inerbatzeko.

Nerbio glosofaringeoa (horiz), nukleo anbiguoa (gorriz), beheko listu nukleoa (urdinez) eta traktu bakartiaren nukleoa (morez) ikus daitezke.

Traktu bakartiaren nukleoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errai nukleo hartzaile bakarra da. Erraboilean kokatzen da eta informazio orokor zein berezia hartzen du. Bi atal ditu:

  • Goiko atala: sentikortasun berezia (dastamena) hartzen du tinpano korda, glosofaringeo eta nerbio bagoaren bitartez. Hala, dastamen informazioa traktu bakartiaren nukleoaren goialdera iritsiko da.
  • Beheko atala: errai informazioa heltzen da atal honetara, orokorra: faringe eta laringeko mukosarena, barohartzaileena, kimiohartzaileena, torax eta abdomeneko erraiena… Informazio hau glosofaringeo eta bagoaren bitartez heltzen da.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Glosofaringeoaren neuralgia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home 2. https://es.wikipedia.org/wiki/Nervio_glosofaríngeo 3. https://en.wikipedia.org/wiki/Glossopharyngeal_nerve

Irudi gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]