Neska gaztea ostrak jaten
Neska gaztea ostrak jaten (Het oestereetstertje) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Jan Steen |
Sorrera-urtea | 1658 |
Izenburua | ‘Het oestereetstertje’ eta Girl Eating Oysters |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) ![]() |
Dimentsioak | 20,5 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 31D13, 41A2, 61B(+53), 25F72(OYSTER), 41C341, 48C5142, 33C21, 47D8(KNIFE), 41C711, 41C eta 41C323 |
Kokapena | |
Lekua | Mauritshuis |
Bilduma | Mauritshuis |
Inbentarioa | 818 |
Jabea | Pieter Locquet (en) ![]() |
Neska gaztea ostrak jaten (nederlanderaz: Het oestereetstertje) XVII. mendean, Jan Vermeerrek egindako olio-pintura da. 1658-1660an egina, egun Hagako Mauritshuis museoan erakusten da, Herbehereetan.
Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Genero-eszenaren margolan hau, nahiz eta gai sinplea erakutsi, konplexua bere antolaketan. Lanare zentroan neska gazte bat ikusten dugu. Ondo jantzita dago, zamar iledun gorri batez. Mahai baten aurrean eserita ostra bati gatza botatzeko unean harrapatu du margolariak. Ostra janari garesti eta afrodisiakotzat jotzen da tradizionalki eta, modu batez, neskaren begiradak, ikusleari zuzenduta, malezia erakusten du. Neskak aurrean duen mahaia benetako izadi hila da; bertan beste ostrak, ogi ireki bat, kopa bat ardo zuri eta, orokorrean, luxuzko baxera, tartean Delft zeramikako pitxerra, kristalezko kopa... Neskaren atzealdean ate ireki bat ikusten da eta tartean bikote bat mahai baten gainean ostrak irekitzen eta prestatzen, eta haien gainean beste margolan bat non paisai bat ikus daitekeen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Patrick de Rynck: Jan Steen, «Joven comiendo ostras», 310-311 or. Cómo leer la pintura, 2005, Random House Mondadori, S.L., ISBN 84-8156-388-9