Neuralgia[1] nerbio-sistemaren akats batek eragindako sintoma bat da. Akats horrek nahasmendu sentsitibo edo mina eragiten du, eta ez dio eragiten funtzio motorrari. Nerbio periferikoei eragiten badie, nerbioari dagokion alde inerbatua aldatzen du.
Neuralgiarik nabarmenenak neuralgia ziatikoa, trigeminoaren neuralgia edota nerbio glosofaringeoaren neuralgia dira.