Neuroekonomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Neuroekonomia giza erabakiak azaltzea bilatzen duen alor diziplinarioa da, hau da, alternatiba anizkunak prozesatzeko eta akzio edo ibilbide desberdinak aukeratzeko trebetasuna da. Neuroekonomiak jokaera ekonomikoa ikasten du garunaren funtzioa ahalik eta ondoen ulertzeko, eta garuna aztertzen du jokaera ekonomikoaren inguruko modelo teorikoak osatzeko.

Interdiziplina honek neurozientziaren ikerketa-metodoak konbinatzen ditu, esaterako, jokabidearen ekonomia, psikologia kognitiboa eta psikologia soziala. Hurbiltze konputazionalek garrantzi handia hartu dutenez erabakiak hartzerako orduan, neuroekonomiak biologia teorikotik, adimen artifizialetik eta matematikaren aldaketatik datozen eraldaketa berriak gehitu ditu. Alor desberdinetatik datozen tresna tekniko eta kontzeptualak erabiliz, neuroekonomia ikuspuntu bakar baten erabilerak ekarri ditzakeen zailtasunak ekiditen saiatzen da.