Nicolas de Montreux
Nicolas de Montreux | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | comté du Maine (en) , 1561 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 1608 (46/47 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantses ertaina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea eta abbé (en) |
Izengoitia(k) | Ollenix du Mont-Sacré |
Nicolas de Montreux (Maineko Sablé, 1561-Paris, 1608) poeta, historia, eleberrigile eta antzerkigile frantziara izan zen. Literatura barrokoaren idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1585etik aurrera apaiza izan zen. Mercœur dukearen (Philippe-Emmanuel Lorrainekoaren) liburuzaina izan zen. Dukea "Bretainiako gobernadorea eta Letren babesle" gisa aurkezten zen. Parisko Liga Santuaren alde jarri zen. Espetxean egon zen eta, azkenean, 1599an, Henrike III.a Nafarroakoaren zerbitzuan jarri zen.
Amadis de Gauleren hamaseigarren liburua egokitu zuen. Ollenix du Mont-Sacré izengoitiaz sinatzen zituen antzezlanak eta lan nagusiak. Artzain lan dramatikoen sortzaile gisa hartzen zaio. François Béroalde de Vervillerekin batera, Montreaux Pleiadea mugimendutik Henrike III.a Nafarroakoaren arteko literatura trantsizioaren adierazgarri da.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira ezagutzen diren lanak:[1]
- Antzerkia
- Annibal, tragedia
- Athlette, artzain antzerkia (1585)[2]
- Diane, artzain antzerkia (1592)
- Arimène ou le berger désespéré, artzain antzerkia (1597)
- Isabelle, tragedia (1594)
- Cléopâtre, tragedia (1592)
- La Sophonisbe, tragedia (1601)
- Joseph le chaste, komedia
- Poesia
- Heureuse et entière victoire obtenue sur les ennemis de Dieu à Cran, par le prince Philippe Emmanuel de Lorraine, duc de Mercœur, Nantes, 1592.
- Eleberria
- Le Séziesme livre d'Amadis de Gaule traictant les prouesses et amours de Spheramond (1577), artzain eleberria.
Edizio garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Sophonisbe, éd. D. Stone, Genève, Droz, 1976.