Nire aitaren etxea defendituko dut
Nire aitaren etxea defendituko dut Gabriel Arestiren (1933-1975) poemarik ezagunena da. Harri eta Herri liburuan argitaratu zen lehen aldiz, 1964. urtean. Gabriel Arestik, aitaren etxearen bitartez, Euskal Herria defenditu nahi zuen poeman. Ziur aski, hizkuntza gehienetara itzuli den euskal poema da. Patxi Oroz Arizkuren nafar filologoak 740 hizkuntzatara egindako itzulpenak bildu ditu, guztira.[1][2]
Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreiaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errenteak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Armak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Patxi Oroz, filólogo, investigador y compositor: “El pueblo interpretaba este poema como signo de esperanza”», Ze Berri, 77. zenbakia, 2009ko ekaina. Ikus 10. orrialdea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Vigor, Iñaki. (2017-06-02). «Un beriaindarra recopila 740 traducciones de ‘Nire aitaren etxea’ a idiomas de todo el mundo» Naiz (Noiz kontsultatua: 2017-06-07).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Nire aitaren etxea defendituko dut |
- "Gabriel Aresti. Biografia" Angel Zelaieta. Susa, 2000 (On-line)[Betiko hautsitako esteka]
- Gipuzkoa kultura
- Susa argitaletxea
- Gabriel Aresti euskaltegiaren webguneko biografia.