Harri eta Herri
Harri eta Herri | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Gabriel Aresti (1964) |
Argitaratze-data | 1964 |
Generoa | Poesia |
Jatorrizko izenburua | Harri eta Herri |
Herrialdea | Euskal Herria |
"Harri eta Herri" Gabriel Aresti olerkari bilbotarrak idatzitako poesia liburua da.
1964an argitaratu zuen Itxaropena argitaletxeak Kuliska Sortan Zarautzen. Euskal poesiaren historian iraultzailea izan zen, gai sozial eta politikoak jorratzen zuelako eta injustiziak salatu.
Harri eta Herrik argitaratzeko unean, garai hartako ziren tentsio batzuk ikusi ziren. Jatorrizko mekanoeskritoa Itxaropenan egon zen 1963. urtetik, eta han baino ez dira agertzen inoiz argitaratu ez diren bi bertso sorta. Horiek kenduta argitaratu zen liburuaren lehen edizioa 1964an. Kasu horretan, ez zen izan zentsura frankistagatik, «euskal munduarekiko korrekzioagatik» baizik, Lourdes Otaegi literatur ikerlariak esan izan duenez. Itxaropenara heldu aurretik, beste euskal argitaratzaile batzuek, egilearen ideologia zela eta, uko egin zioten Harri eta Herri plazaratzeari. Azkenik Juan San Martinen bidez heldu zen Arestiren testua Zarautzera. Hark eman zion bide argitaratzeari, nahiz eta bi bertso sorta kenduta.[1]
2014ko abenduan, 'Harri eta herri' berrargitaratu zuten Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultur Elkarteak elkarrekin[2].
"Nire aitaren etxea" olerkia liburuko poema guztien artean ezagunena bide da.
Poemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guztiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zorrotzako portuan aldarrika.
- Beti esanen dut egia.
- Nire aitaren etxea.
- Apur dezagun katea.
- Profeta bati.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskal liburugintzako ikur baten amaiera: Itxaropenaren itzaltzea» Berria (kontsulta data: 2025-05-06).
- ↑ Iñigo Astiz, «Iraganetik gerora doan harria», Berria, 2014-12-05
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Nire aitaren etxea defendituko dut |