Nire arreba Pilarren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nire arreba Pilarren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Ramon Zubiaurre
Sorrera-urteaXX. mendea
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak141,4 (altuera) × 75,1 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa07/393

Nire arreba Pilarren erretratua (gaztelaniaz: Retrato de mi hermana Pilar) 1911 inguruan Ramon Zubiaurrek egindako margolan ezaguna da. Bilboko Arte Ederren Museoan erakusten da.[1] Lan hau Leopoldo Gutiérrez de Zubiaurrek, Pilar Zubiaurreren semeak, 2007an Bilboko museoari egindako emaitza da.[2]

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan hiru emakume ikusten dira, elkarrekin hitz egiten egongo balira bezala eta gure presentziak haien intimitatea puskatuko balu bezala, baina hirurak margolariaren arreba da, Pilar Zubiaurre. Obrak esanahi sinbolikoa du. Hasiera batean konplexuagoa eta handiagoa zen: eskuinean mandolina jotzen beste emakume bat agertzen zen eta kamarera bat tea zebitzatzen. Zubiaurrek berak moztun zuen lana gaur egun ezagutzen dugun bezala utzirik.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugun bezala, protagonista hiru aldiz agertzen da margotuta. Hiruretan soineko luzeak eta dotoreak daramatza. Ramon Zubiaurreren harremana haren arrebarekin handia izan zen; urtetan, Pilar Zubiaurrek bere bi anaien Valentinen eta Ramonen lanak, erakusketak eta salmentak gestionatu zituen eta, testuinguru horretan, margolan hau ez gaitu harritu behar. Halaber, Espainiako garaiko kultura munduan Pilar oso ezaguna izan zen eta, orokorrean, oso emakume esanguratsua izan zen.

Lan honetan gortina batzuk kenduta, ia ez da fondorik ikusten. Orokorrean, protagonismoa esan dezakegu emakumearen soinekoena dela. Simetria zaintzeko-edo, alboetako soinekoak zuriak diren bitartean, erdikoa, gehien ikusten dena, morea da eta kapela luzearen antza duen sonbreirua erakusten du. Sonbreiru horrek sinbolikoa da, bestetik: urte horietako margolan askotan Zubiaurrek herrixken agintariak eta intelektualak antzeko kapelekin margotzen zituen, haien autoritatea horrela adieraziz. Irudi horren begirada, bestetik, ikusleari zuzendua dago; gauza bera gertatzen da eskuinean dagoenarekin; ezkerrekoa, aldiz, ikusleari bizkarra emanez dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]