Nireblog.com

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nireblog.com blogak sortzeko webgunea izan zen. Sei urtez, 2006-2012 urteetan, eskaini zuen zerbitzua[1]. Euskarri honetako blog gehienak gaztelaniaz sortu ziren baina euskarriak blogak euskaraz ere sortzeko aukera ematen zuen. Lorena Fernández "Loretahur" eta David González "Ketari" izan ziren proiektuaren sustatzaile nagusiak[2].

Kudeaketa sistema erraza izan arren, aukera asko ematen zituen. Hona hemen hauetako batzuk:

  • Erabiltzaile anitz: Blog bat erabiltzaile bat baino gehiagok idatzi dezakete.
  • Hizkuntza anitz: Hainbat hizkuntzatan dago eta daudenen artean aukera daiteke blogaren hizkuntza bezala. Nireblogen arduradunek hizkuntza berriak gehitzeko aukera ematen dute.
  • Testu editorea: HTML lengoaia jakin barik sarrerak idazteko testu editore sinple batez horniturik dator.
  • Erantzunentzako euskarria: Erantzunak baimendu edota blokeatu daitezke.
  • Trackback eta pingback-entzako euskarria: Besterik adierazi ezean, desaktibaturik daude baina aktibatu egin daitezke.
  • Jakinarazpen sistema: Eguneratze jakinarazpenak bidali daitezke zerbitzu askotara: Technorati, Pingomatic...
  • Egokitu daitezkeen diseinuak: Diseinu askoren artean aukeratu daiteke blog bakoitzari itxura emateko (20 baino gehiago), eta gainera diseinu pertsonalizatua sor daiteke morroi bati esker (koloreak, irudiak, kokapena...)
  • Domeinuen birbideratzea: Interneten domeinu bat edukiz gero eta blogak helbide hori izan dezan nahi izanez gero, Nireblogen posible da. Gainera, blog komunitateak sor daitezke, komunitatean eguneraturiko azken blogen zerrenda erakusten duen orrialde bat sortuz.
  • Bloga inportatu/esportatu: Blogak Blogger-etik eta Blogspot-etik inporta daitezke, bai eta beste edozein sistematatik ere Nireblogeko arduradunei horrela adierazten bazaie. Bestalde, NireBlogen sortutako bloga esportatu egin daiteke.
  • Publizitatea blogetan: Blogaren zati desberdinetan publizitatea sartu ahal izateko prestaturik dago sistema. Publizitate hori erabiltzaile bakoitzak sartu behar du, eta irabazten den guztia erabiltzailearentzat da.
  • Egilea da edukiaren jabe: Egileak izango dira testu guztien jabeak eta inolaz ere NireBlog. Edozein momentutan bere edukia deskargatu eta NireBlogetik ezaba daiteke.

2012. urtean desagertu egin zen nireblog.com/eu eta euskarri horrekin egindako blog batzuek migratu zuten —Nireblogeko kudeatzaileek Wordpressera migratzeko bidea erraztu zuten— eta beste batzuk desagertu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Fernández, Lorena. Nireblog baja la persiana. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
  2. (Gaztelaniaz) César Calderón. Gov & Tech "Publicidad en Nireblog: La economía del cariño".

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]