Niza Hotela (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hotel Niza Hotela
Hotel Niza1.jpg
Hotela bista orokorra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′56″N 1°59′16″W / 43.31567542°N 1.98780522°W / 43.31567542; -1.98780522Koordenatuak: 43°18′56″N 1°59′16″W / 43.31567542°N 1.98780522°W / 43.31567542; -1.98780522
Historia eta erabilera
Irekiera1908
Arkitektura

Hotel Niza Hotela, Donostiako hotel bat da. Donostiako erdialdean sortua, 1908. urtean. Gaur egun, zerbitzua ematen jarraitzen duen hotela. [1]


Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubieta Kalea 56, Erdialdea Hondartzaren ondoan, Kontxako badian eta hiriko interesgune turistikoetatik gertu dagoen hotela da. [2]

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niza Hotelaren historia 1908an hasi zen, txalet baten erosketarekin, gero hotel bihurtu zuten. Gerra Zibilean zehar, beste bi solairu eraiki ziren Niza Hotelean, eta, gaur egun, mantendu duen altuera hartu zuen.

Hotelaren historioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juana Eguren andreak sortutako hotela da. Bera zumarragatarra zen, ostalaritzan jarduten zuen familiakoa. Juan Juantegui jaunarekin ezkonduta, lau seme-alaba izan zituen: Amparo, Maritxu, Carmen eta Antonio. [3]

Hostalaritzan egindako ibilaldia Zumarragako Paraiso Hotelean hasi zuen eta gero mendearen hasieran, Donostiara iritsita, Biarritz Hotelarekin jarraitu zuen, Zaragoza plazan.

Biarritz hotelak eta Niza hotelak oso harreman estua izan zuten.

Hotelaren Zuzendaritza Juana Egureren iloba, hau da Maria Luisa Alvaro andreak eraman zuen. Neguan itxita egoten zen eta Biarritz Hotelera joaten ziren bizitzera. Ostatu hartuta eta mantenu osoko erregimenean zeuden bezeroek Biarritz tabernan dastatzen zituzten Linder sukaldariaren platerak. Linder Kaiser alemanaren sukaldari ohia zen. [4]

1960ko urteen amaieran, Juana Eguren andrea hil egin zen eta Juantegui familiaren ondarea sakabanatu egin zen. Biarritz Hotela saldu eta hotel gisa desagertu egin zen. Eduardo eta Gonzalo Chillidak eskuratu zuten Niza Hotelaren jabetza, haien guraso Carmen Juantegui andrea eta Pedro Chillida jauna hildakoan. 1970ean, jabe bakar gisa geratu ziren Eduardo Chillida, haren emazte Pilar Belzunce eta zortzi seme-alabak. . [5]

Iturriaga arkitektoak erreforma lan handiari ekin zion, bainugela jartzeko logela guztietan eta egitura guztiak indartzeko, horrela hotelaren egitura gaur egun dagoen bezala geratu zen. [6]

Hotelaren gaur egungo zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

35 logela bikoitz eta banakako 6 ditu. Gela bakoitzean bainugela, telebista eta hari gabeko internet konexioa dago. Logela ugari, itsasora begira daude. Beste zerbitzuak: garajea, segurtasun-kutxa, kafetegia eta jatetxe italiarra ere baditu. Sarreran Iñigo Peña chef gazteak zuzendutako Narru jatetxea dago. [7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gómez Beldarrain, Laurentino (2012), Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Donostia, Idazti, 2012. 59; 108-109 orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]