Edukira joan

Nizeako kredoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nizeatar kredoa» orritik birbideratua)
Nizeako kredoaren ikono bat, 381ko testuarekin eta sinesten dugu plurala erabilita.

Nizeako kredoa (antzinako grezieraz: Σύμβολον τῆς Νικαίας, latinez: Symbolum Nicaenum kristau liturgian erabiltzen den sinesmen adierazpen bat da. Nizeako deitzen zaio hasierako adierazpena Nizean hartu zelako (gaur egungo İznik, Turkia), 325ean ospatu zen Nizeako I. kontzilioan[1]. 381ean Konstantinoplako I. kontzilioa emendatu zen, eta hortik aurrera Nizea-Konstantinoplako kredoa izena ere eman zaio. Kredo horrek Nizeako kristautasuna definitzen du.

Ekialdeko Eliza Orientalek eta Asiriar Elizak kredoaren sinesmen adierazpena erabiltzen dute pluralean ("sinesten dugu"), baina Eliza Ortodoxoak eta Eliza Katolikoek singularrean erabiltzen dute ("sinesten dut"). Anglikano eta protestanteek, normalki, forma singularra erabiltzen dute, baina batzuetan plurala ere bai.

Apostoluen kredoa Mendebaldeko kristautasunean erabiltzen da ere, baina ez Ekialdeko kristautasunean[2][3]. Igandeetan eta egun garrantzitsuetan bi kredo haietako bat adierazten da Erromatar errituan mezan, homiliaren ostean. Nizeako kredoa ere garrantzitsua da Eliza Katolikoan karguren bat hartu behar dutenentzat[4][5].

Bizantziar errituan Nizeako kredoa liturgia jainkotiarrean kantatzen da, Anaforaren ostean, eta egunero arrats-otoitzean ere bai.

Nizea-Konstantinoplako kredoa (381) euskaraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«

Sinesten dut Jaungoiko bat bakarra,
Aita guziz ahaltsu, zeru-lurren Egile,
ageri diren eta ez diren guziena.
Sinesten dut Jaun bat bakarra, Jesu Kristo, Jainkoaren Seme bakar,
mende guziak baino lehen Aitaganik sortua.
Jainkoaganik Jainko, argitik argi,
egiazko Jainkoaganik, egiazko Jainko.
Sortua, ez egina, Aitaren izaite berekoa,
haren bidez dira eginak gauza guziak.
Gu gizonengatik, eta gu salbatzeko, jautsi zen zerutik.
Eta Izpiritua Sainduaren egitez, Maria Birjinaganik,
gorputz harturik, gizon egin zen.
Pontzio Pilatoren menpean, gugatik gurutzeratua izan zen,
oinazetan hila eta hobiratua.
Hirugarrren egunean piztu zen, Liburu Sainduek erran bezala,
zerurat igan eta Aitaren eskuin aldean jarririk dago.
Aintzaz etorriko da berriz, biziak eta hilak jujatzerat,
eta haren Erregetzak ez du azkenik izanen.
Sinesten dut Izpiritu Saindua, Jaun eta bizi-emaile,
Aitaganik, eta Semeaganik dena.
Aitarekin eta Semearekin batean,
agur eta goresmen berbera hartzen duena,
eta Profeten ahoz hitz egin zuena.
Sinesten dut Eliza: bat, saindu, katoliko eta Apostoluena.
Aitortzen dut bataio bakarra, bekatuak barkatzeko.
Igurikatzen dut hilen piztea, eta datorren munduko bizia.
Amen!

»

[6]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Readings in the history of Christian theology. (1st ed. argitaraldia) Westminster Press 1988 ISBN 0-664-24057-7. PMC 16951339. (kontsulta data: 2020-06-19).
  2. «The Nicene Creed | Antiochian Orthodox Christian Archdiocese» ww1.antiochian.org (kontsulta data: 2020-06-19).
  3. «The Orthodox Faith - Volume I - Doctrine and Scripture - The Symbol of Faith - Nicene Creed» www.oca.org (kontsulta data: 2020-06-19).
  4. «PROFESSION OF FAITH» www.vatican.va (kontsulta data: 2020-06-19).
  5. «Code of Canon Law - IntraText» www.vatican.va (kontsulta data: 2020-06-19).
  6. «Sinesten dut – Fedeola» fedeola.eus (kontsulta data: 2020-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]