No hay tregua (euskaraz: «Ez dago su-etenik») Barricada rock taldearen hirugarren disko luzea izan zen. Lana 1986an plazaratu zuten. Izen bereko abestia taldearen benetako himnoa izan da bere ibilbide guztian.[1] Diskoa RCA diskoetxearekin plazaratu zuten eta, ondorioz, multinazional batekin grabatzeagatik kritika gogorrak jaso zituzten.[2]