Nohedako erromatar villa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nohedako erromatar villa
Villa romana de Noheda 03.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaVillar de Domingo García
Koordenatuak40°11′01″N 2°15′34″W / 40.183586°N 2.259444°W / 40.183586; -2.25944440°11′01″N 2°15′34″W / 40.183586°N 2.259444°W / 40.183586; -2.259444
Ondarea
Balore handiko mosaikoak atera dituzte argitara.

Nohedako erromatar villa Cuencako Noheda herrixkan, Villar de Domingo García udalean aurkitutako Arkeologia-aztarnategi garrantzitsua da. Iritzi batzuen arabera erromatarrek Urbiaca[1] deitzen zuten hiriaren aztarnak izan daitezke. Tabula Imperii Romanian Noheda parametro hauekin agertzen da: (Sacedoncillo. CM. CU.) PR. H. CIT. CON. CARTH. DIOEC. HISP. PR. CARTH. 40º 12´N-2º 17´W. VIL. Vh. Orain arte objektuak, hormak eta elementu ugari aurkitu dituzte, garrantzitsuenak IV. mendeko neurri handietako mosaikoak. 2012an kultura-ondasunaren izendapena eman zitzaion.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar villaren aurkikuntza erabat kasuala izan zen. 1984an Lledó familiako lurretan lurgintza lanak egiten ari ziren mosaiko baten aztarnak agertu ziren. Urtetan aztanategia kasik ikutu gabe gelditu zen. 2005ean hasi ziren benetako ikerketa lanak eta oraindik horretan ari dira espezialistak.[2] Aztarnategia 2019tik bisitatu daiteke. Nahiz eta aurkikutzaren garrantzia handia izan, oraindik oso portzentaia txikia ikertu da, %5 ingurua.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztanategian erromatar villa baten aztarnak aurkitu dituzte. Zehazki oso handia izan behar zen nekazari inguruko eraikin baten gela batzuk dira. Erromatar garaikoa izanik, nahiko berandutiarra da eta aberastasun handia adierazten du. Aztertutako lehenengo gelak oinplanta laukiduna du eta hiru alboetan exedrez burutuak daude; mendebaldeko aldean sarrera zegoen. Gela honek 300 ditu, oso handia beraz, eta zoluan mosaikoak daude. Hormetako zokaloak, bestetik, opus sectilez apainduta daude eta goiko parteak margolan muralez.

Inguruan beste gelak dokumentatu dira. Horietan margolanak eta estuko apaingarriak berreskuratu dira. Halaber, beste elementu asko aurkitu dira: marmolezko eskulturen zatiak, egiturak, hoditeria...

Urrutiago, zonaldean, material asko ikusi da, bai Chillarón ibai aldean baita ere inguruko maldetan. Horrek errotamar nekazari multzo baten aurrean gaudela.[3]

Interpretazio zentroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villar de Domingo García herriaren erdigunean Interpretazio zentroa ireki da, aztarnategitik kilometro batzuetara. Sarrera irekia da eta bertan, panelen bitartez, mosaikoen edukiak azaltzen dituzte. Aztarnategia, bestetik, bisitatu daiteke.[4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miguel Ángel Valero Tévar (2008): La persuasión de las imágenes convivium y escenografía del poder en el triclinium de la Villa romana de Noheda. Diputación Provincial de Cuenca: Real Academia Conquense de Artes y Letras. 1-98 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nohedako erromatar villa