Noizeanbehin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noizeanbehin
Datuak
JatorriaGatika (Bizkaia)
Musika motapop rock
Urteak2001 - 2016
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar, Baga-Biga
Taldekideak
Alex Pelaez
Ander Gorostiola
Garikoitz Balbas
Ibai Alzaga
Mikel de Vicente

Noizeanbehin Gatikako (Bizkaia) rock musika taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 2001 urtean sortu zen Gatikan. Garai hartan Ander, Ibai eta Alex, gaur egun Noizeanbehin osatzen duten hirukotea, zirelarik kideak.

2002ko Apirilean eman zuten euren lehen kontzertua, herriko lehiaketa bat irabaziz eta hortik aurrera, hurrengo urteetan inguruko herrietatik kontzertuak emoten ibili ziren. Une horretan taldeko laugarren kidea, baxu-jotzailea, etengabe aldatuz joan zen.

2004 urtean, maketa txukun bat grabatzeko asmotan Natxo Liberty ekoizle eta soinu injeniaria ezagutu zuten 5 Kontra eta Los Moñas taldeen eskutik. Honek bultzatu zituen lehen diskoa izango zena prestatzera. Prozesu horretan Hegoi Goienetxe sartu zen taldera baxu-jotzaile modura eta urtebeteko lanketaren ondoren, 2005eko apirilean “Inoiz kontatu ez nizkizunak” diskoa grabatu zuten Mungiako Lamiña estudioetan, Natxoren gidaritzapean. Oraindik estudioan zirela Agus Barandiaranek sortu berri zuen Baga-Biga management bulegoaren eskaintza luzatu zien eta berauek mugitu zuten masterra Euskal Herriko disketxeetatik.

Urtea amaitzear zela, Baga-Bigak diskoetxe bilakatzeko apustua egin zuen, 2006ko otsailean taldearen estreineko lana argitaratuz. Euskal Herrian barrena 45 kontzertuko bira burutu bitartean, urte horren amaieran kantu berriak atontzen hasi eta 2007ko ekainean bigarren diskoa grabatu zuten, berriz ere Lamiñan eta Natxorekin, Azaroan Baga-Bigak kaleratu zuelarik. Atsedenik gabe bira berriari ekin zioten, baina nekea, lehentasunen aldaketak eta kontzertuen beherakada nabarmenak egiten hasi ziren taldekideengan. Oztopoen gainetik ordea, urte amaieran Urondofest bezala ezagutuko zen topaketa antolatu zuten Gatikan, Pog Mo Thon, Biok, Akatu, Materia eta inguruko beste hainbat talde eta eszenako kidek parte hartu zutelarik.

2008an azkenik ere Hegoik taldea uzteko erabakia hartu zuen. Hitzarturiko kontzertu bakar batzuk eskaini eta 7 hilabetez taldea kontzerturik eskeini gabe egon zen. Epe horretan aurrera egiteko aukera guztiak aztertu eta azkenean hiruko gisa jarraitzea erabaki zuten ordea jatorrizko kideek. Azaroan beste Urondofest bat antolatu zuten, Alex baxuan zela egiten zuten lehen agerpenean kantu berri bat joz. Gau berean Hegoik berriz ere baxua jantzi eta Xanpe baterian lagun zutela PiLTren Zuloa kantua jo zuten.

2009 urtea hirukoa sendotuz eman zuten, ekainean taula gainera itzuliz. 4 kontzertu eman zituzten urte amaiera bitartean gisa honetara, baina konposaketa lanak hasiak ziren eta jardun hau zuzenekoekin uztartzeko ezintasunak eraginda, lokalera sartzea erabaki zuten, inongo eperik ezarri gabe lan berri bat osatu bitartean.

90 kontzertu inguru izan dira orotara Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi eta Bartzelonan barrena, era elektriko zein akustikoan, Pog Mo Thon, Biok, Su Ta Gar, Ken zazpi, Sorkun, Cohen, Hamlet, Sarkor edo Boys Of Byrle bezalako taldeekin besteak beste.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alex Pelaez (gitarra akustikoa, gitarra klasikoa eta ahotsak)
  • Ander Gorostiola (bateria)
  • Garikoitz Balbas (baxua)
  • Ibai Alzaga (gitarra elektrikoa, banjoa eta xilofonoa)
  • Mikel de Vicente (pianoa)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Inoiz kontatu ez nizkizunak... (Baga-Biga, 2006)
  • Arazi (Baga-Biga, 2007)
  • Errautsez urrats (Noizeanbehin - autoekoizpena, 2011)
  • Oinutsik (Noizeanbehin - autoekoizpena, 2015)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]