Nudimmud

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nudimmud (ikusi Enki) "sortzailea" edo "egilea" esan nahi duen hitz bat eta mesopotamiar mitologiako Enki jainkoaren epitetoetako bat da. Adjektibo honekin ereserki askotan eta Enuma Elishean aipatzen da, sorkuntzaren epopeia kontatzen duen olerkia dena. Akadiar eta babiloniarrentzat bere izena Ea zen, itxuraz sumeriarra den izena (e = etxea edo tenplua, eta a = ura) esanahia iluna den arren. Hain hedatua ez dagoen bertsio baten arabera bere seme Mardukek bere burua sortu zuen arren, ohi Damgalunna edo Damkinarekin (Ninhursag bezala ere ezaguna) izan zuen semetzat hartzen da. Damkina Enlilen arreba eta, beste iturri batzuen arabera, bere emaztea ere bazen. Enkik Ninhursagekin ere hiru alaba izan zituen, Ninsar, Ninkurru eta Uttu, sargondar ondorengo istorio likits baten arabera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]