Enki
| Enki | |
|---|---|
| Mesopotamiako mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Baliokideak | Ea (mitologia), Palas eta Ogmios |
| Domeinua | Eridua |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Ninhursag |
| Seme-alabak | Ningal, Nanshe, Asalluhi eta Gibil |
| Anai-arrebak | Enlil |
Enki edo Ea[1] (sumerreraz: 𒂗𒆠, dEN.KI(G) eta akaderaz Ea𒀭𒂍𒀀 dE₂-A) mesopotamiar jainko bereizgarrienetako bat da, Nanna eta Enlilekin batera. Jakituriaren jainkoa da, ubide, dike, eraikuntza, eta goldearen arduraduntzat hartzen zena. Hasieran, Eridu hiriko jainkoa izan bazen ere, laster eskualde osora zabaldu zen.
Beste izen hauek ere eman zitzaizkiaon: Enkig, Dis, Nagbu, Nissiku eta Nudimmud.[2]
Ur gezak, adimenaren, amarruen eta bihurrikerien, eskulanen, magiaren, exorzismoen, sendakuntzaren, sorkuntzaren, gizontasunare, ugalkortasunare eta artearen jinkoa ere bazen. Ikonografiak gizon bizardun bat bezala irudikatzen du, txano adarduna duela buruan eta tunika luzeak jantzita, Egunsentiaren Mendian gora doala.[2]
Ea jainkoa (eta honen sumertar baliokidea Enki ) Mesopotamiako panteoiko hiru jainko boteretsuenetako bat zen, Anu eta Enlilekin batera. Lurraren azpiko ozeanoan bizi da, Abzu izenekoa (Akkadieraz apsû), Mesopotamiako geografia kosmikoan toki garrantzitsua izan zena. Adibidez, Babilonia abzuaren gainean eraiki zela esaten zuten.
Enkiri buruzko sumertar testuen artean bere gizontasunaren erretratu biziki sexualak daude. Zehazki, lotura metaforiko bat dago jainkoaren semenaren ezaugarri bizigarrien eta abzuko ur gezaren izaera bizigarriaren artean. Oraintsu arte, ordea, xehetasun esplizituenetako asko ezabatu egin dira itzulpen modernoetan.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 4 or..
- 1 2 (Ingelesez) Mark, Joshua J.. (2026-05-28). «Enki: The Tricky Sumerian God of Wisdom» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-07-02).
- ↑ Horry, Ruth. (2019). «Enki/Ea (god)» Ancient Mesopotamian Gods and Goddesses (Oracc and the UK Higher Education Academy).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |