Nuklearrik? Ez eskerrik asko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nuklearrik? Ez eskerrik asko ikur eta leloa. Leloan Nuklearra? galdetzen da, ohiko Nuklearrik? galderaren ordez.

Nuklearrik? Ez eskerrik asko nazioartean erabiltzen den mugimendu antinuklearraren ikur eta leloa da. Anne Lund ekintzaile eta ekonomia ikaslearen ideiaz sortu zen, 1975 urtean, 22 urte zituela. Søren Lisberg lankidearekin batera sortu zuen, «Atomkraft? Nej tak» danierazko esaldiarekin.

Ikurra 500 txapa egiteko erabili zen lehen aldiz, 1975eko Maiatzaren Lehenean. Geroztik, munduko hizkuntza askotan borroka antinuklearraren alde zabaldutako ikur sinplea izan da. Protesta ikur moduan erabiltzen bada ere, esaldiak ez du ezer errebindikatzen, begirunez erantzuten den galdera bat planteatu baizik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.