Nukleo silabiko
Nukleo silabikoa[1] silabaren erdian dagoen bokala ohi da.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Silaba hitza baino txikiagoa den segmentuen sekuentzia antolatua da, gutxienez nukleoa duena. Silaba konposante desberdinek osatzen dute: ekina, nukleoa eta koda. Erran dezagun 'C' kontsonante bat dela, 'V' bokala eta '.' silaba muga; .CVC. sekuentzian lehen C silaba ekina izango litzateke, V nukleoa eta azken C koda.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nukleoa silaba jakin baten erdigunea da. Nukleoa bokal batez osatua da usu, hizkuntzaren arabera forma ezberdinak atzeman daitezke: monoptongoa, diptongoa eta triptongoa, eta kontsonante silabagile batek ere nukleoa osa dezake batzuetan.
Silabaren sonoritate altuena nukleoak du.
Silaba nukleoa euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz bokalak eta diptongak dira nukleotan. Diptongoen kasuan, bokal osoa da erdigunea. Euskarak ez du kontsonante silabagilerik nukleo gisa.[2][3]
Silaba nukleo mota ezberdinak badira:
- Bokal bakarra: /a, e, i, o, u/.
- Diptongoa: /au, eu, ai, ei, oi/.
Silaba bakarreko hitzen adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bokal bakarreko monosilaboen etsenpluak: a (V), at (VC), ertz (VCC), zuntz (CVCC), zu (CV), etab.
Diptongodun monosilaboen etsenpluak: oi (Vw), eup (VwC), zaunk (CVwCC), lau (CVw), leun (CVwC), etab.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Michelena, Luis. (1977). fonetica historica basca. Gipuzkoako Foru Aldundia.
- ↑ Hualde, José Ignacio. (2003). A grammar of basque. .