Nurenbergeko printzipioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nurembergeko printzipioak» orritik birbideratua)

Nurenbergeko printzipioak gerra-krimena zer den zehazteko balio duten gidalerro multzo bat dira. Nazio Batuen Nazioarteko Zuzenbidearen Batzordeak egin zuen dokumentua, Nurenbergeko epaiketen ondoren, gerra-delituen, gizateriaren eta bakearen aurkako lege-printzipioak ezartzeko.

Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 177 (II) zenbakiko 177 (a) paragrafoan, Nazioarteko Zuzenbidearen Batzordeari eskatu zitzaion "Nurenbergeko Epaien Gutunean eta auzitegiaren zehaztapenetan aitortutako nazioarteko zuzenbidearen printzipioak formulatzeko". Gai horri buruzko eztabaidetan zehar, galdera bat sortu zen: Batzordeak zehaztu behar zuen ala ez, eta gutunean eta judizioan jasotako printzipioak zenbateraino diren nazioarteko zuzenbidea. Ondorioztatu zen Nurenbergeko printzipioak Batzar Nagusiak berretsi zituenez, batzordearen esku utzitako zeregina ez zela printzipioak nazioarteko zuzenbidea ziren ala ez erabakitzea, baizik eta printzipio horiek formulatzea. Jarraian emandako testua batzordeak onartu zuen bere bigarren bilkuran. Printzipioei buruzko iruzkinak ere jasotzen ditu batzordearen txostenak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) NBE, ed. (pdf) Yearbook of the Intemational Law Commission. v. II, 374-378 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.