Nyhavn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nyhavn
Nyhavn-panorama.jpg
Argazki panoramikoa
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 55° 40′ 47″ N, 12° 35′ 26″ E / 55.67968694°N,12.59065889°E / 55.67968694; 12.59065889Koordenatuak: 55° 40′ 47″ N, 12° 35′ 26″ E / 55.67968694°N,12.59065889°E / 55.67968694; 12.59065889
Arkitektura

Nyhavn (euskaraz "kai berria") Kopenhagen XVII mendean egindako kanala da. XVII eta XVIII mendeko etxe koloretsuen artean taberna giro itzela dago. Kongens Nytorv (Erregearen plaza berria) plazatik hasi eta kanal handiraino luzatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristian V.ak eraiki arazi zuen 1670 eta 1673 artean. Urte batzuk lehenago izandako daniar eta suediarren arteko gerran harrapaturiko suediar presoek eraiki zuten. Berehala arrantzaleen auzoa bihurtu zen, taberna eta putetxe ugari sortu zirelarik.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoen etxerik zaharrena 9 zenbakiduna da. 1661ean altxatu zen. Iparraldeko ertzean dago, eta inguruko etxe guztiak bezala kolortsua da. Hegoaldeko ertzean berriz jauregiak azaltzen dira, esate baterako Charlottenborg jauregia.

Ontzi zaharren museoa eta kaia ere bertan dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nyhavn Aldatu lotura Wikidatan