OK korral

Wikipedia, Entziklopedia askea
OK Korral
Datuak
Jatorria Zarautz, Gipuzkoa
Musika mota Rock, Country
Produkzioa
Diskoetxea(k) Elkar
Taldekideak
Lu
Dani
Brakamonte
Alberto
Lehengo taldekideak

Eba

OK Korral, 80ko hamarkada bukaeran eta 90eko hamarkada hasieran Rokanrrol eta country musikak jorratzen zituen Zarauzko (Gipuzkoa)musika talde bat zen. Lehenago Humedecidos taldean ibilitako jendearekin osaturik zegoen taldea. Bi diska kaleratu ondoren, banandu egin ziren eta partaideetako batzuk, Arakajun, Pariak Bai edota Las Lagartas bezalako taldeetan jarraitu zuten.

Hala ere, 2005eko Maiatzaren 20an Arraio Irratiaren aldeko kontzertu baterako elkartu ziren berriz ere Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarautzen (Gipuzkoa) sortu zuten OK Korral rock-and-roll taldea, 80ko hamarkadan. Rock-and-roll, rockabilly, folk eta country eraginak batu zituen, bi diskotan: O.K. Korral (Elkar, 1986) eta Beti gogor beti mozkor (Elkar, 1989). Horrelako doinuak -euskalbilli deitzen zioten taldeekideek- euskaraz jorratzen lehenengo taldea izan zen. Taldea desegin eta gero, taldekide batzuek Labanak sortu zuten.

Humedecidos taldetik sortu zen O.K. Korral, 1985. urte aldera. Humedecidosen estiloa anbiguo samarra zela eta, taldearen izena aldatu, musika ildoa zehaztu (rock-and-rolla, rockabillya, countrya...), eta gaztelaniaren ordez euskaraz abestea erabaki zuten Lou Olangua (ahotsa), Eba (bateria), Dani Ulazia (gitarra) eta Goiko (baxua) taldekideek. Euskal rockaren lehenengo emakume abeslarietakoa izan zen Lou Olangua. Berehala, Iñaki Brakamontek Goiko ordezkatu zuen baxuan, eta laukote horrek kaleratu zuen lehen diskoa, 1986an: O.K. Korral (Elkar). Grabazioaren soinu akustikoak country musikaren jitea nabarmendu zuen Euskal Herriko baserri, traktore eta ukuiluetan girotutako kantuetan. Oihartzun handia izan zuen diskoak, "Baserriko neskatilak", "Mendi gainean" eta "Bule, bule" abestiei esker. Azken hori Domingo Samudio Texasko kantariaren Woolly bully abestiaren moldaketa zen, baina ez zen bertsio bakarra: Link Wray ("Komantxe"), Wilko Johnson ("Paradisua"), Glenn Moore & Milton Subotsky ("Tren bakartia") eta Chuck Berry ere ("Tximu gorri") bere egin zituen laukoteak. Mikel Insausti zinema kritikari eta Big Crunch, The Covers eta Lusty Men taldeetako kide ohiak idatzi zituen hitzetako batzuk.

Diskoa kaleratu eta berehala, Ebak taldea utzi eta Albertok haren lekua hartu zuen. Geroago, Iñaki Brakamonteren ordez Fermin Iraola sartu zen taldean. Laukote horrek grabatu zuen Beti gogor beti mozkor bigarren diskoa, 1989an. Diskoak hiru bertsio jaso zituen: "Rumble" (Link Wray), "Jo Mari, jo" (The Stranglers) eta "Txanogorritxu" (Ronald Blackwell). Mendiko baserritik kostaldeko tabernetara eta girora jaitsi zen taldea bigarren disko honetan, eta sexuari, alkoholari, rock-and-rollari eta zinemari (John Huston...) buruzko erreferentziez jositako kantuak idatzi zituen.

Diskoa aurkezteko kontzerturik apenas eman ez, eta, zenbait istiluren ostean, taldea desegitea erabaki zuten. Lou kantaria kanpoan geratu zen, eta besteek beste izen batekin jarraitzea erabaki zuten. Labanak sortu zuten, eta sei kantuz osaturiko disko homonimoa kaleratu zuten 1990ean, O.K. Korralen diskoen ildo berean. Dani Ulazia (ahotsa eta gitarra), Fermin Iraola (gitarra), Alberto Lizaso (baxua) eta Alberto Inza (bateria). Bi gitarra izateak taldearen soinua gogortu zuen. 1991n, Nor da pobre, nor da aberats maxi LPa (Munster/La-Abana Diskak) grabatu zuten zuzenean, eta bi bertsio jaso zituzten: "Jack the ripper" (M. Cooper, Link Wray) eta "Breaks my heart" (Deniz Tek). Handik gutxira, taldearenak egin zuen.

Gainera, Fermin Iraola Noise Hole taldean aritu zen, eta Dani Ulazia The Covers taldean. Iñaki Brakamonte ere zenbait taldetan aritu da: Kiowak, Arakajun, Pareak Bai...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lu - Ahotsa
  • Dani - Gitarra
  • Fermin - Baxua
  • Alberto - Bateria

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eba - Bateria
  • Iñaki - Baxua

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.