Ohe elastiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ume bat tranpolin batean jauzika

Tranpolin bat (nazioarteko hitza[1]) edo ohe elastiko bat (Hego Euskal Herrian, espainierazko cama elástica terminoaren kalkoa) jauziak egiteko tresna bat da. Normalki Oihal sendo eta tenkatu bat altzairuzko armazoi batera lotzen da hainbat malgukiren bidez. Jendeak jauzi egin dezake ondo pasatzeko edo kirol konpetitibo gisa.

Erabiltzen den oihala ez da elastikoa izaten, baina bere inguruan dituen malgukiek ematen diote elastikotasuna, energia potentziala askatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nola Erran, trampoline. (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]