Energia potentzial

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errusiar mendiko orgak garbi erakusten du energia potentziala nola energia zinetikoa bilakatzen den. Gorantz egine, orga moteldu egiten da; beherantz eginez, berriz, bizkortu. Orgaren energia osoa -energia potentzia eta zinetikoaren arteko batura- marruskadurarik ez badago kontserbatu egiten da.

Energia potentziala sistema fisiko batek metatuta daukan energiatzat har daiteke. Energia hau askatu egin daiteke edo beste energia mota bat bihur daiteke, esaterako energia zinetikoa. Energia potentziala askatzen denean sistemaren objektuen egoera aldatzeko ahalmena dauka; horregatik deitzen zaio, hain zuzen, energia "potentzial".

Adibidez, errusiar mendiko orga jaisten denean, energia potentziala energia zinetiko bihurtzen da; aldiz orgak goranzko bidea hartzen duenean energia zinetiko hori berriro ere energia potentzial bilakatzen da.

Ikuspegi orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia potentzial terminoa William Rankinek asmatu zuen[1]. Energia mota hau existitzen da objektu bat lekuz mugitzen bada eta indar batek objektua bere jatorrizko kokapenera bultzatzen badu. Adibidez, gorputz bat gorantz bultzatzen bada, grabitatearen indarrak beherantz bultzatuko du, bere jatorrizko lekura iritsi arte. Izan ere, energiaren kontserbazioaren printzipioaren arabera, energia ez da ez sortzen ez suntsitzen eta, beraz, ezin da desagertu. Orduan, aurreko adibidean, energia gorputzean metatuta geratzen da. Gorputza askatzen bada, energia potentziala energia zinetiko bihurtuko da.

Definizio formalagoa emanez, energia potentziala kokapenaren energia da, hau da, objektu batek espazioan duen kokapenaren arabera daukan energia. Energia potentziala mota askotakoa izan daiteke, bakoitza indar mota bati lotutakoa. Esaterako, indar elastikoen ondorioz sortutako energiari energia potentzial elastiko deritzo; grabitate indarraren ondorioz sortutakoari, energia potentzial grabitatorioa; Coulomben indarrak sortutakoari, energia potentzial elektriko deritzo; indar nuklear sendoaren edo indar nuklear ahularen ondorioz sortutakoari, energia potentzial nuklearra, etab. Energia potentzial kimikoa, esaterako erregai fosiletan metatutakoa, Coulomben indarraren ondorioz atomo eta molekuletako elektroien eta nukleoen berrantolaketak eragindakoa da. Energia termikoak, esaterako, bi osagai ditu: partikulen ausazko mugimenduaren energia zinetikoa eta partikulen elkarrekiko kokapenaren energia potentziala.

Arau orokor gisa, F indarrak egindako lana ondokoa da:

\,W = -\Delta PE

non \Delta PE indar jakin horri lotutako energia potentziala den. Energia potentzialerako erabiltzen diren ikur arruntenak PE eta U dira.

Kontuak hartu behar da potentzial elektrikoa (V ikurraren bidez adierazten dena) eta energia potentzial elektrikoa ez direla gauza bera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Energia potentzial Aldatu lotura Wikidatan
  1. Smith, Crosbie (1998). The Science of Energy - a Cultural History of Energy Physics in Victorian Britain. The University of Chicago Press. ISBN 0-226-76420-6


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.