Ohorezko Matrikula Saria Batxilergoan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohorezko Matrikula Saria Batxilergoan
Ohorezko Matrikula Aipamena Batxilergoan
SaritutakoaBatxilergoa bukatzean espediente onenari duen ikasleari ematen zaion aipamen edo saria

Ohorezko Matrikula Saria Batxilergoan[1] edo Ohorezko Matrikula Aipamena Batxilergoan[2] (distinción de matrícula de honor en Bachillerato, gazteleraz) espainiar estatuko hezkuntza sisteman dagoen aitorpen bat da, Batxilergo ikasketak nota eta espediente onena duen ikasleari ematen zaion aitorpena.[3]

Ohorezko Matrikula Saria Batxilergoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergo Tituluan Ohorezko Matrikularekin aitortzen da promozio osoko espedienterik onena, saritutako ikaslearen errendimendu osoa aitortuz eta hurrengo urteko unibertsitate tasak deskontatuz. Espainiar legediak ezartzen du hezkuntza-zentro bakoitzak Ohorezko Matrikula bat eman dezaketela 20 ikasleko, adbidez, 100-110 ikasleko promozio batean 5 ohorezko matrikula eman ahalko dira.

Batxilergoan, Ohorezko Matrikula erregelamendu honek arautzen du: ECD/334/2012 Agindua, otsailaren 15ekoa, Batxilergoaren ebaluazioari buruzko abenduaren 12ko ESD/3725/2008 Agindua aldatzen duena eta Batxilergoko bigarren mailan "Ohorezko Matrikula" aitorpena ezartzen duena (Orden ECD/334/2012, de 15 de febrero, por la que se modifica la Orden ESD/3725/2008, de 12 de diciembre, sobre evaluación en Bachillerato en el ámbito de gestión del Departamento y se establece la distinción «Matrícula de Honor» en el segundo curso de bachillerato).[4][1]

« «Aquellos alumnos que después de la evaluación ordinaria de segundo de Bachillerato hayan obtenido en las calificaciones de este curso una nota media igual o superior a nueve podrán obtener la distinción de ‘‘Matrícula de Honor’’. Dicha distinción se concederá a un número no superior a uno por cada veinte alumnos o fracción resultante superior a quince del conjunto del alumnado matriculado en el centro educativo en segundo curso de Bachillerato.» Otsailaren 15eko ECD/334/2012 Agindua. »

Ohorezko Matrikula lortzeak ekar dezake "Ezohiko Saria", "Bikaintasun Akademikoko Beka" edo "Bikaintasun Nazio-Saria" lortzea. Gainera, ohorezko matrikula lortzen duten ikasleek ez dute oraindu beharko hurrengo urteko unibertsitateko tasak eta selektibitateko tasak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]