Edukira joan

Ohorezko matrikula (unibertsitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohorezko Matrikula (unibertsitatea)
Unibertsitatean
SaritutakoaKalifikazio gorena, ikasteka espedienterik onena, errendimendu akademiko onenari aitorpena

Ohorezko Matrikula (Matrícula de Honor, gazteleraz) espainiar estatuko hezkuntza sisteman dagoen aitorpen bat da, irakasgai batean lor daitekeen kalifikazio edo notarik gorena da eta ikasleen errendimendua saritzen eta aitortzen du. Honek eragin ekonomikoak ere baditu, hurrengo urteko tasak ordaindu behar ez izatea ekartzen baitu.

Ohorezko matrikula unibertsitatean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatean Graduko irakasgai bakoitzean lor daiteke, ikasleak 10 kalifikazioa lortu behar du eta gainera ohorezko matrikula aitorpena lortu behar du eta horrekin hurrengo urteko kreditu bereko irakasgaiko tasak ez dira ordaindu beharko.

Unibertsitateko Ohorezko Matrikulak Autonomia Erkidego eta Unibertsitate bakoitzak arautzen ditu, adibidez espainiar UNEDen kasuan arautzen du: Orden ECD/1097/2016, de 5 de julio, por la que se fijan los precios públicos por los servicios académicos universitarios en la Universidad Nacional de Educación a Distancia para el curso 2016-2017.[1]

Promozioko espedienterik onena duten ikasleei "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" ematen zaie.

Ohorezko matrikuladun pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergoan edo/eta Unibertsitatean ohorezko matrikuladun pertsona ezagunen artean:

  • Pablo Iglesias, bere promozioko lehenengoa izan zen Zientzia Politiketan 13 ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[2]
  • Mario Conde, bere promozioko lehenengoa izan zen eta Zuzenbide Lizentziaturako irakasgai guztietan ohorezko matrikula lortu zuen[3][4]
  • Alfredo Perez Rubalcaba, bere promozioko lehehengoa izan zen Zientzia Kimikoetan, dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion
  • Paco Marhuenda, 4 ohorezko matrikula lortu zituen Zuzenbidean
  • Soraya Saénz de Santamaría, bere promozioko lehenengoa amaitu zuen Zuzenbidean ohorezko matrikula askorekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[5]
  • Jesus Posada, ingeniaritzan bere promozioko lehenengoa izan zen 40 ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[6]
  • José Ignacio Wert, bere promozioko lehenengo izan zen Zuzenbidean dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eta Calvo-Sotelo saria eman zitzaizkion
  • Alberto Ruiz-Gallardón, bere promozioko lehehengoa izan zen Zuzenbidean, dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «BOE.es - Documento BOE-A-2016-6559» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Las 15 curiosidades que no sabías sobre Pablo Iglesias» El Español (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  3. Digital, Periodista. «Mario Conde se une al club 'sin abuela': "En la universidad no saqué ningún sobresaliente, porque todo eran matrículas de honor" :: Periodismo :: TV :: Periodista Digital» www.periodistadigital.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  4. «Mario Conde, el más listo de la clase» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  5. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2008-04-06). «Reportaje | Lista para la batalla» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  6. (Gaztelaniaz) Pablo Iglesias, a la cabeza de los expedientes académicos más brillantes. (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]