Oidrito

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oidrito antzinako akitaniarren artean gurtza jaso zuen jainko bat da. Hura aipatzen duen dokumentu bakarra topatu da: Vignec-eko elizaren horman sartua dagoen inskripzioa, Georges Fabrek 2004ean ezagutarazi zuena.[1]

Idazkuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo Orduña Aznarrek honela dio bere blogean:

Kanpoko horman sartua, elizaren ipar-mendebaldeko izkinan (ez Saint-Jaquesko Chapelletik, G. Fabreren argitalpenean esaten den bezala). Tximistorratz baten kableak kaltea egin dio harriaren gainazalari eta, batez ere, estetikari.[2]

"Oidrito" jainkoari eskainitako epigrafea, Vignec herriko elizan.

Irakurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OIDRITO

DEO-PAGAN

INEOVATES

ET HAREXVA

TES VSLM

Testua laburdurak interpretatuz:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OIDRITO / DEO PAGAN- / I NEOVATES / ET HAREXVA- / TES V(otum) S(oluerunt) L(ibentes) M(erito)[2]

Balizko itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oidrito jainkoari (edo jainkoarentzat) (eskaini dute aldare edo estatua hau) Neovates eta Harexuates paganoek borondatez eta zuzenki bere zina bete diote.

Azalpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neovates eta Herexuates bi herriren jentilizioak dira, pagi bietan biziko zirenak. Pagus bat herri antzezko bat zen erromatar garaian, unitate administratibo txikiena, eta hiri bateko lurraldean kokatzen zena. Beraz, bi herri horietako jendeak Oidrito jainkoa gurtzen zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fabre, Georges. (2004). «Un nouveau pagus pyrénéen, d'après l'inscription votive de Vignec (Hautes-Pyrénées)» Collection de l'Institut des Sciences et Techniques de l'Antiquité 934 (1): 181–192. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  2. a b «Inscripciones aquitanas» eorduna.awardspace.info (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]