Pagus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gutxi gorabeherako pagi (pagus-ak) Borgoinan IX. mendean

Pagus bat (pagi plurala) administrazio-termino erromatar bat zen, eta tribu-lurralde bateko landa-azpizatiketa bat izendatzen zuen. Etxaldeak, herrixkak (vici) eta herri gotortuak (oppida) hartzen zituen. Goi Erdi Aroko termino geografikoa ere izan zen.[1] [2]Dioklezianoren erregealditik (k. a. 284-305) aurrera, pagus-a probintzia bateko administrazio-unitate txikiena zen. Unitate geografiko horiek Merovingiar eta Carolingiar garaian lurraldeak zatitzeko eta antolatzeko erabili ziren, esanahi politiko edo administratiborik gabe.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagus latindar hitza da, indoeuropar pāg- erro batetik eratorria, zeina "lotu" esan nahi duen aditza baita. eta hitzez hitz honela adieraz daiteke: "lurrean metatutako muga".[3]

Semantikaren ikuspegitik, pagus hitzan erabiltzen den *pag- hori aditz estatiboa da (egoera bat adierazten duena eta ez ekintza bat), ekintza burutuaren ondoriozko egoera bat adierazten duena: "metatu da, metatuta izan da", -us markari ezker substantibo bihurtuta. Mendez mende, herri askoak, mugetan mugarriak jarri izan dituzte udal-barrutiak mugatzeko. Erromatarrek ere horrela egiten zuten, eta beraz, erroaren esanahia hau da: hesolak erabiliz neurtu den lur eremu bat, gero mugak markatzeko harriak jarri diren udal lur eremu bat. Prozesu hori ez da aldatu milurtekoetan zehar.

Hipotesi berriagoek aditzera eman zutenez, pagus hitza, πέγθοpége (herriko putzu) edo πάγος-orr (mendiko gotorlekua) hitzaren mailegua grekoa da. William Smithek horren aurka egin zuen, ez putzua, ez mendi-gotorlekua, ez baitira ageri pagus hitzaren esanahian.[4]

Pagus hitza, berez, hizkuntza erromantzeetan estatua kontzeptua edo herrialdea adierazteko gaur egun erabiltzen diren hitzen jatorria da: pays (frantsesa), país (gaztelaniaz), país (katalanez), etab.

Antzinako erromatarren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condrustis pagus-a aipatzen duen idazkuna. Brabanteko Hoeilaart-en aurkitua. Harearrizkoa. Cinquantenaire Museum. Brusela, Belgika

Latin klasikoan, pagus, eremu administratibo edo erakunde etniko edo politiko zabalgo baten barruan zegoen barruti edo komunitate bat izendatzeko erabiltzen zen; Julius Zesar, adibidez, Helvetii zeltei buruz hitz egiten duenean, pagi-ak aipatzen ditu.[5][6]

Pagus eta vicus (asentamendu nuklear txikia edo herrixka) hirien sorreraren aurretik zegoen landaren antolaketako osagaia bereizgarriak dira. Errepublikaren garaiko latinezko epigrafian, pagus hitzak Apenino zentraletako herrien tokiko lurralde-banaketei egiten die erreferentzia, eta tokiko gizarte-egiturak askotariko moduan adierazten dituela uste da.

Landa-barruti baterako izendapen informal gisa, pagus terminoa malgua zen. Bere mugen barruan hartzen zituen lurralde horretan bizi zirenak: nekazariak, esklaboak, lur eremuetan lan egiten zuten hainbat... Dioklezianok probintziak zatitu zituenean horiek txikiago egiteko, eta eremu murriztuaren horien barruan, paganiek zenbait gune nagusi izan zezaketen. Herritar horietako batzuk hiri batetik administratu ziren, agian gotzain baten egoitzatik; beste batzuk vicus batetik, etxe talde batetik edo, batzuetan merkatu informal xume batetik. beste pagi batzuk, ordea, nekazal finka handien eremuetan (latifundia) zeudenak, latifundio horretan zegoen villa baten bidez administratu ziren.

Peter Brown, kristautasunaren historialariak, adierazi du bere jatorrizko paganus hitzaren adieran, plebeio bat zen, boteretik kanpo geratzen zen herritar bat, eta beraz, garrantzi txikikotzat jotzen zena. Zentro administratibotik urrun, gotzain baten egoitza zena, hiri harresitu bat izan edo, besterik gabe, herrixka gotortu bat izan. Lurralde periferikoetako biztanlea haiek, beren ohitura zaharrei atxiki zitzaien, eta horren ondorioz, denboraren poderioz, mendebalde erromatartua kristauan, hitz hori modu gutxiesgarrian erabiliko zen, euren antzinako sinemenei uko egin ez zietelako.[7]

Erromatarren osteko pagus-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagus kontzeptua Mendebaldeko Inperioaren kolapsoaren ondoren bizirik iraun zuen. VIII. eta IX. mendeetako erresuma frankoetan, ordea, pagus-ak tokiko izen geografiko gisa balio izan zuen, eta ez administrazio-unitate gisa. Sarritan, dokumentuetan, herri bera pagus ezberdinen barruan kokatzen zen, are gehiago, zenbaitetan, atribuzio bikoitz hori dokumentu berdinean egiten zen. Historialariek uste izan dute, Karolingiar Inperioko pagusa konde baten menpeko lurraldea zela, baina iturri karolingiarrak ez dute inoiz aipatzen pagus jakin bateko konderik. X. mendetik aurrera, "konderriko" edo comitatus-ean, batzuetan, esplizituki alderatzen da pagi-ekin. Horrek esan nahi du ez zutela kontzeptu berdina adierazten. Comitatien, sarritan kodearen zentrua zen herri bat zegoen. Herriek, aldiz, ez zuten esanahi politiko berezirik eta ez ziren erabili pagi-en zentro gisa.

Frantziako pay moderno gehienak, gutxi gorabehera, antzinako konderrietan dute jatorria (adibidez, Comminges-ekoi konderria, Ponthieu-ko konderria, etab.) Adibidez, V. mendearen hasieran, Notitia provinciarum et civitatum Galliae egin zenean, Gallia Lugdunensis Secunda probintziak Rouen eliza-probintzia osatu zuen, sei gotzain laguntzaileren egoitzekin; zazpi hiri (civitates) zituen.

Galesko erresumaren ondorioz sortu zen Powys erresuma, pagus edo pagenses hitzetik hartu zuen izena, eta egungo Gales ekialdean dagoen eskualdearen izena da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Galsterer, Hartmut (2006), “Pagus”, hemen: Hubert Cancik eta Helmuth Schneider: Brill’s New Pauly, Antiquity volumes. Bonn. <http://dx.doi.org/10.1163/1574-9347_bnp_e903730>
  2. (Ingelesez) Hirt, Alfred M.. (2012). The Encyclopedia of Ancient History. .
  3. Watkins, Calvert (1992). "Indo-European Roots". pag-. The American Heritage Dictionary of the English Language (3. ed.). Boston: Houghton Mifflin Company.
  4. Smith, William; Wayte, William eta Marindin, George Eden (1891). "Pagus". A Dictionary of Greek and Roman Antiquities. 2 li. (3. ed.). London: John Murray. 309–311. orr.
  5. Oxford Latin Dictionary (Oxford: Clarendon Press 1982, 1985en inprimatua), pagus sarrera, 1.283. orrian.
  6. Commentarii de Bello Gallico 1.12.4: nam omnis civitas Helvetia in quattuor pagos divisa est ("Helvetien hirien multzoa lau pagi-etan banaduta dago"). Kasu horretan, pagus "leinu" esanahia du; "kantoi" hitza erabili izan da testu hori itzultzeko, baina hori, geroago egon zen erabileren eraginaren ondorio izan daiteke.
  7. Peter Brown, "Pagan" hitzaren sarrera. G.W. Bowersock, Peter Brown, and Oleg Grabar (1999): Late Antiquity: A Guide to the Postclassical World. Harvard University Press. 625 or. online: "Kristau latindarrek politeistentzat paganusa termino gutxiesgarri eta merkatzaile gisa hartzea ezusteko garaipena da, eta bereziki iraunkorra, erlijio-talde batentzat. Azken finean, pagus, argot latindarreko hitz bat zen, jatorriz esanahi erlijiosorik gabea. Mendebaldeko latinitatean baino ez zen izan bilakaera hori, eliza latinoarekin lotuta dago gertaera. Beste leku batzuetan, "Hellene" edo "jentil" (ethnikos) erabiltzen jarraitu zen "pagano" hitzaren ordez; eta pagano hitza bera, termino erabat sekular izaten jarraitu zuen, jende arrunta edo beheko klasekoentzat erabiltzen zena."

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]