Oihane Amantegi
Oihane Amantegi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1985eko abuztuaren 9a (37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antropologoa |
![]() |
Oihane Amantegi Uriarte (Zornotza, Bizkaia, 1985eko abuztuaren 9a) antropologoa, itzultzailea eta idazlea da.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amantegik txikitan Zornotzako Andra Mari ikastolan ikasi zuen. Ondoren, Urritxe institutuan. Gizarte eta Antropologiako Lizentziatura Donostiako EHUn egin ostean, Gizarte eta Kultura Antropologiako Ikasketa Aurretuen Masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
Ikasketaz beraz, antropologoa da eta euskararen eta kulturaren inguruko ikerketa eta itzultzaile lanetan aritzen da, [1][2]
2020an argitaratu zuen bere lehen nobela Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean, Ochlockonee ibaiak bustitzen duen izenik gabeko herri batean girotuta eta gai zentrala heriotza du, haur baten ikuspuntutik kontatua. [3] [1] [4]
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ibaiertzeko ipuina (Elkar, 2020) [5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «'Ibaiertzeko ipuina', heriotzari haur baten ikuspuntutik begira» El Diario Vasco 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ «Oihane Amantegi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ Lizarralde, Mikel. «Haurraren begirada, erresistentziaren leku» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ Azkue, Oihana. (2020-06-04). ««Bihotzari buruzko istorio bat» idatzi du Oihane Amantegik» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ Ibaiertzeko ipuina, Elkar argitaletxea, 2020