Oilo eder bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oilo eder bat
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaeuskara
Bestelako lanak
MusikagileaFrancisco Escudero

Oilo eder bat euskal abesti herrikoia da, Hego Euskal Herrian hedatua[1].

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilo eder bat erosi nuen
bizimoduan sartzeko.
Hiru peseta pagatu nuen
jenero ona zelako.
Atezulotik pasa da eta
ez da ageri gehiago.
Trilili eta tralala
kantu guzien amada.
Nik ogi eta singarra
zuk idi baten adarra[2][3]

Francisco Escuderoren moldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Escudero musikagileak abesti honen bi moldaketa egin zituen. 1945ean, Oilo eder bat ahotsa eta orkestrarako moldatu zuen. Escuderoren konposizioen katalogoan Ollo eder bat izenburua eta 17. zenbakia ditu[1]. Beste moldaketa, 27. zenbakia duena, ahotsa eta pianorakoa da eta ez dakigu zehazki zein urtetakoa den[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 78-79 or. ISBN 978-84-616-4519-0. (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  2. «Francisco Escudero. Oilo eder bat» Capilla de Música Santa María. (argitaratze data: 2018), 34-35 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  3. Escudero, Francisco. «Oilo eder bat» Recital VII. Madrid: Teatro de La Zarzuela, 23 or..
  4. (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 96-97 or. ISBN 978-84-616-4519-0. (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.