Oin garbiketa (Tintoretto)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oin garbiketa (Tintoretto)
El Lavatorio (Tintoretto).jpg
Jatorria
Sortzailea Tintoretto
Sorrera-urtea 1548 (egutegi gregorianoa)
Mugimendua manierismoa
Veneziako eskola
Jatorrizko herrialdea Italia
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 533 zentimetro
Altuera 210 zentimetro
Genero artistikoa arte sakroa
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte da Christ Washing the Disciples' Feet Itzuli
Kokapena
Lekua Pradoko Museoa
Bilduma Pradoko Museoa
Inbentarioa P002824 eta P 2824
Argumentu nagusia Christ washing the Disciples' feet Itzuli

Oin garbiketa Tintoretto italiar margolariaren maisulanetako bat da. Oihal gainean egindako olio-pintura da, neurri handikoa (210 x 533 cm). 1548 aldean margotua izan zen, eta gaur egun Madrilgo Pradoko museoan dago.

Ez ohiko gauza bezala, lehen planoan, koadroaren eskuinaldean, dago obrako talde protagonista. Talde horren aurkako aldean, apostolu bat dago, sandalia askatzen, talde nagusiaren kontrapisu gisa edo eginez jarria. Zilar koloreko halako argi batek argiztatzen ditu irudiok, baina begiralea erdi itzalean dagoela ematen du, lehen planoko apostolu taldearen atzean ozta-ozta sumatzen den aterpe edo estalpe moduko baten azpian.

Bigarren planoan, apostolu talde bat dago, mahai baten inguruan, zilar koloreko argi batez horniturik hauek ere. Hirugarren planoa erdi ilunpean dago, egitura arkitektoniko baten azpian. Plano horretan bi giza irudi besterik ez dira ageri: bata zutabe baten oinaren kontra eserita, bestea zutik, koadroaren erdian, beste zutabe baten kontra bermaturik, erdi ezkutuan.

Azkenik, laugarren planoa joko arkitektoniko bat da, espazioa luzatzeko eta mihisearen atze-atzeko arkuan ihes puntu bat sortzeko asmatua. Zoruko lauzatu geometrikoak, berriz, perspektiba handitu eta begirada ihes punturantz bideratzen du. Lehen planoko mutur banako giza irudien artean, koadroaren erdi-erdian, txakur bat dago lurrean etzanda, hura gabe hutsunea handiegia izango zelako beharbada.

Koadro honek azalpen bikoitza du: batetik, eszena erlijioso baten irudikapena da, ikuspuntu orijinal batetik ikusia, baina interpretazio klasiko baten arabera, betiere. Bestetik, pinturaren historian espazioa bere osotasunean irudikatzen den aurreneko aldietako bat da.

Ematen du koadroan azaltzen diren irudiak aitzakia bat besterik ez direla haien arteko espazioa mugatzeko. Ikuslea, edo begiralea bera ere, espazio horretan dagoen beste elementu bat da, nahiz eta koadroaren kanpoan egon. Velazquezek berak bere koadro kutunenen artean omen zeukan Tintorettoren hau. Ez da harritzekoa, gero, Tintorettok bezala, espainiar margolari handiak ere koadroaren mugez haragoko espazioa harrapatu baitzuen Meninak margolan harrigarrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]