Oinarrizko ingeles
Oinarrizko ingelesa | |
---|---|
Basic English | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mundu Osoan |
Ofizialtasuna | Ez da inongo hizkuntza ofiziala. |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza eraikia | |
Sortzailea | Charles Kay Ogden |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | baliorik ez |
IETF | en-basiceng |
Oinarrizko ingelesa edo Basic English ingelesean oinarritutako hizkuntza kontrolatua eta eraikia da. Funtsean, ingelesa naturalaren hiztegiaren eta gramatikaren sinplifikazioan oinarritzen da. Hiztegia Charles Kay Ogdenek (1889-1957) prestatutako 850 oinarrizko hitzetan oinarritzen da.[1] Zerrenda hori Basic English: A General Introduction with Rules and Grammar (Oinarrizko ingelesa: araukekin eta gramatikarekin sarrera bat) 1930ean plazaratu zuen Ogdenek. Bigarren Mundu Gerra bukatuez gero kontzeptuak arrakasta handia izan zuen, batez ere bakea bultzatzeko asmoz. Bereziki Asia aldean zabaldu zen.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basic hitzak "oinarrizko" esan nahi du baina baita ere "British-American Scientific International Commercial English") (Nazioarteko Komertzial eta Zientifiko Ingelesa Britaniar-Amerikarra).
Ogdenek ideia hau plazaratu zuen: ingeles arrunta ikasteko zazpi urte inguru behar dira, esperantoa zazpi hilabete eta oinarrizko ingelesa zazpi aste. Beraz, ingeles sinplifikatu hau eskuragarriagoa da. Ideiaren aplikazioak ugariak dira: harreman komertzialetan eta hizkuntza-eskoletan erabiltzeko batez ere.
Oinarrizko hiztegia planteatzeko Ogdenek ingelesa erabiltzen den lurralde guztietan erabilitako hitzak aukeratu zituen. Erredundanteak ziren hitzak eta esamoldeak kendu zituen, bestetik. Hitz asko moldatu zituen ere bai. Gramatika ere moldatu zuen; ingeles batentzat arrunta izan behar zen gramatika hori eta erraza hizkuntza hori ezagutzen ez zutenentzat.
Wikipedian erabiltzen den Oinarrizko ingelesa, Simple English Wikipedia alegia, Ogdenek plazaratutako ideietan oinarrituta dago baina hiztegi zabalagoa erabiliz.
Hitzen zerrendekin loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oinarrizko ingelesaren 850 hitzak.
- 850 hitzak alfabetikoki jarrita.
- Oinarrizko ingelesaren 1000 hitz.
- Nazioarteko ingelesaren 193 hitz.
- Ingeles bereziaren 1500 hitz. VOA
- Ingelesaren hiztegia argazkietan.