Okzitania izena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Okzitania izena literatura latindarrean XIII. mendearen bukaeran sorturiko terminoa da. Bi espresioren kontrakzioz sorturikoa da, Okz lenga d'Ocari erreferentzia eginez, Dantek emandako izena eta, itania ziurrenik Akitania terminoaren imitaziotik aterata. Halaber, lenga d'Oc kontzeptua lenga d'Oilen kontraposizioan erabili zen, bigarren hau Frantzia ipar-ekialdekoa izanda. Lenga d'Oc kontzeptuaren aurkitu den lehenengo erreferentzia idatziak 1290 baino aurrekoak dira.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okzitania terminoa Erdi Arotik dator, 1290tik. 1271ean Frantziako Felipe III.ak Okzitaniako herrialdeak kontrolpean hartu zituen, Poitierseko Alfontso hil ondoren. Frantziako bi lurralde bereizi egiteko "bai" esateko moduari erreparatu zitzaion: "Oc" Okzitanian, "Oil" ipar-ekialdean. Okzitania hitzak Frantziako Iraultza izan arte egon zen indarrean. XIX. mendean, 1854an sortutako "Felibritge Elkarteak" berriz ere aldarrikatu zuen. XX. mendean, batez ere 60. hamarkadatik aurrera, hainbat elkarte eta taldek identitateari eta kulturari bultzada berria eman zioten eta izenaren erabilera zabaldu zuten.[2]

Okzitania beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinetik kanpo beste hizkuntzetan ere hitza agertzen joan zen:

  • Italieraz: 1515
  • Alemanez: 1572
  • Frantsesez: 1644
  • Gaztelanaiaz: 1680

Sinominoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

País d'Òc Okzitaniaren sinonimoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]