Olérongo arauak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olérongo arauak
Cleirac ordonnances et coutumes de la mer seconde partie.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1160
Ezaugarriak
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko
Kokapena
Lekua Oléron

Olérongo arauak (frantsesez: Rôles d'Oléron) Europa mendebaldeko itsas (edo amiralgo) legeetako lehen adierazpen formalak izan ziren, 1160. urtekoak.

Sorburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonor Akitaniakoak agindu zituen 1160 inguruan, Louis VII.a erregea orduko bere lehen senarrarekin batera Bigarren Gurutzadatik itzuli zenean. Arauak Erdi Aroko Europako ohiturazko itsas legean oinarritzen ziren (lex maritima).

Jatorriz, ohiturazko itsas lege hori ahozkoa zen, baina Erdi Aroko itsas kodeetan idatziz jartzen hasi ziren. Ohiturazko itsas legea bera Lex Rhodia zaharrean oinarritzen zen, K.o. I. mendetik Mediterraneo Itsasoko merkataritza gobernatu zuena. Leonorrek Jerusalengo Balduin III.a erregearen gortean zegoela ezagutu bide zuen hori. Oléron uhartearen arabera izendatzen dira, uhartean baitzegoen Atlantikoko marinelen gremio garrantzitsuena.

Leonorrek Ingalaterran ere agindu zituen erregeorde eskumenak eskuratu zituenean, Rikardo Lehoi Bihotza Hirugarren Gurutzadan zela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]