San Bartolome eliza (Olano)

Koordenatuak: 42°57′05″N 2°45′57″W / 42.95151°N 2.76591°W / 42.95151; -2.76591
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olanoko eliza» orritik birbideratua)
San Bartolome eliza (Olano)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZigoitia
Koordenatuak42°57′05″N 2°45′57″W / 42.95151°N 2.76591°W / 42.95151; -2.76591
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaBartolome
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa

San Bartolome eliza Zigoitia udalerriko Olano kontzejuko eliza parrokiala da. Arkitektura erromanikoan egina, nabarmena da bere erretaula, Bartolome apostoluari eskainia. XI. mendean eraiki zen[1], baina gaur egungo egitura XV. mendekoa da[2].

Erretaula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretaula da eliza honen ondasun nagusia. Gaur egun Eusko Jaurlaritzak babestutako ondare higigarria da[3]. Gaur egun ez da jatorrizko ordenan gordetzen, garbiketa baten ostean mugitu baitziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretaula XVI. mendearen hasieran egin zen, estilo gotiko berantiar batean, eta ez da ezaguna zein den egilea[2]. XVIII. mendean herriko margolari bati eskatu zitzaion gaurkotzea, hainbat arazo zituelako, tartean altxatutako margo asko. Eszena asko aldatu ziren garai horretan, garaiko liturgiarekin bat etor zedin. Baina konponketa ez zen izan osoa, eta oraindik XVI. mendeko hainbat margo zati ikus zitezkeen, itxura ez oso koherentea emanez erretaulari[2].

XXI. mendearen hasieran erretaula konpondu zen, margo zaharrak berriro ere jasoz. Tarte batez Gasteizen izan zen erakusgai[2], azkenean Olanora itzuli aurretik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Predelan apostoluen erliebeak daude, hiruko taldeetan, beraien atributuekin: S. Simon, S. Filipe eta S. Juda; S. Joan, S. Andres eta S. Petri; S. Paulo, S. Bartolome eta Jakue; Jakue Txikia, Santo Tomas eta S. Mateo. Erretaulako erdiko kalean, sagrarioaren gainean, San Bartolomeren irudia ikusten da, mukulu biribilean. Jasokundearen irudia sei aingeruk apaintzen dute, eta multzoa ohiko kalbarioak errematatzen du.

Lehenbiziko gorputzean, desmuntatu aurretik, hurrengo pintura hauek zeuden: San Bartolome gaixo zegoen emakume bat sendatzen, santua Polimio erregearen aurrean, idoloaren deabrua erakutsiz; Santuaren Martiritza: Buru mozketa. Bigarren gorputzean Haur Errugabeen Sarraskiaren pinturak, Egiptora ihesa, San Bartolomeren Atxiloketa eta astoa santuarentzako opariz beteta ikusten dira. Hirugarren gorputzean, Ikustaldiaren, Deikundearen, Jaiotzaren eta Epifaniaren pinturak. Errematean, Kalbarioaren bi aldeetan, Santa Barbararen eta Santa Katalinaren erliebeak eta Santa Apolonia Santa Marinarekin.

Berriro aprobetxaturiko zatiek Deikundea eta Ikustaldia erakusten zuten, eta atzealdean Gotzain santua, XV. mendearen erdialdekoa, nazioarteko estilo gotikokoa. Inskripzioak, marrazketa zaindua eta nolabaiteko edertasuna erakusten du irudietan.

Elizako kanpoaldeko irudiak

Erretaula honek, estilistikari dagokionez, XVI. mendearen hasierako kronologia du. Mazoneriak eredu gotikoei jarraitzen dizkie, baina pinturek (eta baita tailek ere), 1756an gainetik egindako margoketatik ikusten denez, jantziek eta pertsonaien ezaugarri fisiko batzuk, XVI. mendearen lehen laurdeneko urte aurreratuetara eramaten gaituzte. Dena den, brokatuak edo tolesturak imitatzen dituzten tailen barrualdeek (aingeruek) oraindik ere espiritu gotizista erakusten dute. Estilo "hispaniar-flandestarra" izenarekin ezagutzen dugunarekin dagokio. Jatorrizko pinturak tolestura konplexuak, ikuspegi lineala, itzaletan oinarrituz modelaturiko aurpegiak, erakusten dituzte. Ama Birjinaren jantzietan, besteak beste, brokatu aplikatua hautematen da.

Ikonografiari dagokionean, erretaula honek bere garaiko gainerakoen joerak ditu. San Bartolomeren eszenak erakusten dituen ziklo bat erakusten du, eta baita, Ama Birjinaren gorespena islatzen duen Kristoren Haurtzaroko zikloa ere. Erdiko kalean, titularraren irudia toki azpimarragarrian jarri da, eta baita Koroatzea ere biltzen duen Ama Birjinaren Jasokundea; errematean, azkenik, Kalbarioa. Predelan ohiko beste motibo batek, sostenguko apostolatuak, bere garaiarekin erabat bat datorren erretaula baten aurrean egotea eragiten du. Apostolu santuaren bizitzako eszenak, Legenda Doratuan hari buruz biltzen diren Erdi Aroko narrazioetan inspiraturik daude. Ez da baztertu behar aurreragoko parte hartze batek pinturak jartzeko ordena aldatu izana. Hori, besteak beste, Ikustaldia Deikundearen aurretik jartzean antzematen da.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Done Bartolome eliza (San Bartolomé). Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).
  2. a b c d Ramos, Rosaura García. (2006). «El retablo de Santa Eulalia de la Iglesia Parroquial de Marquínez y el retablo de San Bartolomé de la Iglesia Parroquial de Olano, Alava, Espña» Metodología para la conservación de retablos de madera policromada: Seminario Internacional organizado por el Getty Conservation Institute y el Instituto Andaluz del Patrimonio Histórico, Sevilla, mayo 2002, 2006, ISBN 84-8266-632-0, págs. 126-135 (Instituto Andaluz del Patrimonio Histórico): 126–135. ISBN 978-84-8266-632-7. (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).
  3. «San Bartolomeko Erretaula Nagusia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]