Kalbario
- Artikulu hau Jerusalemgo muino historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalbario (argipena)».

Kalbario edo Golgota[1][2] Jerusalemgo kanpoaldean zegoen muino bat izan zen, non, tradizioaren arabera, Jesukristo gurutziltzatu zuten.[3] Kalbario izenak, jatorriz, «buru-hezurraren lekua» esan nahi du, bere hegaletako batek itxura hori zuen eta. Toponimoa latinez Calvariae Locus zen; antzinako grezieraz, Κρανιου Τοπος (Kraniou Topos); eta arameraz, Golgota edo Golgotha. Judu-tradizioaren arabera, Adamen buru-hezurra bertan lurperatu zuten.[4]
Itun Berriaren arabera, Kristoren Nekaldian Kalbariorako bidea igo zuenez Jesusek gurutzea bizkarrean, Via crucis edo Kalbario izenak ere ematen zaizkie nekaldiaren parte honi historiografian eta ikonografian. Jerusalemgo Via Dolorosa izena duen kaletik egiten zen Kalbario mendirako bide hori.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badirudi Konstantino enperadoreak hor Hilobi Santuaren basilika eraiki zuela 326-335. urteen artean, hain zuzen ere Helena Konstantinoplakoa bere amak 325ean balizko hilobia topatu zuen lekuan; baina 1885ean, Charles Gordonek beste kokapen bat proposatu zuen: handik iparraldera dagoen Lorategiaren Hilobia, Hiri Zaharreko Damaskoko Atearen kanpoan dagoena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Cooper, J. C.. (2007). Diccionario de símbolos. Bartzelona: GG ISBN 978-84-252-1976-4..