Olarizuko parkea
| Olarizuko parkea | |
|---|---|
Parkearen ikuspegia Olarizuko muinotik. | |
| Koordenatuak | 42°49′48″N 2°39′44″W / 42.83°N 2.66217°W |
| Udalerria | Gasteiz, |
| Tamaina | 60 ha |
| Sortze-data | 1995 |
Olarizuko parkea Gasteizko Eraztun Berdea osatzen duen parkeetako bat da. Parkearen osagai nagusiak Olarizuko etxaldea eta haren iparraldean dagoen angioa, 2006tik aurrera bost fasetan eraiki den lorategi botanikoa eta Gasteizko baso mintegia dira.
Lorategi botanikoak Europako bost biomatako basoak ditu, guztira 500etik gora espeziez osatuta:
- Basoak mediterraneoak
- Baso submediterraneoak
- Baso epelak
- Baso borealak
- Goi-mendiko baso eta sastrakadiak
Bestalde, Olarizuko Etxaldean germoplasma-banku bat dago, galtzeko arriskuan dauden haziak mantendu eta ernamuintzeko[1].
Gatazkak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005. urtean, Alfonso Alonsok zuzentzen zuen udalak 39 lursail desjabetzeko espedientea ireki zuen lorategi botanikoa eratzeko, eta metro koadroko 24,59 eurotan tasatu zituen sailak. Jabeek metro koadro bakoitzeko 234,29 euro eskatu zituzten. Udalak atzera bota zuen eskaera hori. Desjabetuak izango ziren auzokideek helegitea aurkeztu eta lanak geldiarazi zituzten. Hala ere, epaia izan baino lehen, 2006ko abenduan Udalak zuen 7 hektareako lursail batean mediterranear baso landareak jarri zituen. 2014an epaileak Gasteizko Udala 9,5 milioi euro ordaintzera zigortu zuen, tasazioa baxuegia izan zela iritzita[2].
2023. urtean, parkearen hegoaldean eraiki berri ziren etxebizitzetako auzokideek protestak abiatu zituzten beren etxe alboan Udalak eraiki nahi zuen labirintoaren aurka[3]. Udalak proiektua aldatu zuen labirintoa metro batzuk lekuz aldatzeko eta txikiago egiteko.