Gasteizko Udala
Itxura
| Gasteizko Udala | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | udala |
| Herrialdea | Espainia |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi |
|
| Legezko forma | zuzenbide publikoko korporazio |
| Historia | |
| Sorrera | 1781 |
| Jasotako sariak | |
| webgune ofiziala | |
Gasteizko Udala Gasteiz hiriko aginte edo erakunde administratibo nagusia da. Bere egoitza Zabalgune auzoan kokatua dago, Plaza Berriko alde batean.
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Gasteizko udaletxea»
Gasteizko Udalaren egoitza-eraikina Neoklasiko erako eraikina da eta Justo Antonio Olagibel arkitektoak 1781an eraikitako Plaza Berriko multzoko zati bat da[1]. Plaza honen lau aldeetako bakoitzak 220 oinetako luzera du (68 metro inguru).
Egoitza historiko horrez gain Udalaren bulego nagusiak San Martin auzoan daude, Teodoro Dublang margolariaren kalean.
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demokraziaz geroztik Gasteizek bost alkate izan ditu:
| Alkatea | Alkatetza hasiera | Alkatetza amaiera | Alderdia |
| José Ángel Cuerda Montoya | 1979 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea (1979-1987 eta 1991-1999); Eusko Alkartasuna (1987-1991) |
| Alfonso Alonso Aranegi | 1999 | 2007 | Euskadiko Alderdi Popularra |
| Patxi Lazkoz Baigorri | 2007 | 2011 | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra |
| Javier Maroto Aranzabal | 2011 | 2015 | Euskadiko Alderdi Popularra |
| Gorka Urtaran Agirre | 2015 | Gaur arte | Euzko Alderdi Jeltzalea |