Old Man of Hoy
Old Man of Hoy | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 137 m |
Mota | Stack (geologia) |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°53′10″N 3°25′56″W / 58.886153°N 3.432142°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Orkadak |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Old Man of Hoy Eskoziako Orkadak uhartediko Hoy uhartearen ertzean dagoen harrizko zutabe ezaguna da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hoy uhartearen mendebaldeko Rackwick badiatik gertu dago. Hainbat angelutatik begiratuz gero gizaki itxura du eta hortik bere izena, "Hoy-ko gizon zaharra". 137 metrotako garaiera dauka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoak hareharri gorrizko kostaldea higatzerakoan sortu da zutabea. Nahiko egitura berria da, 250 urte inguru dituela esaten baita, ez baita Orkneyinga sagan (1230) aipatzen eta 1600ko mapan lurmuturra aipatzen baita orain Old Man dagoen tokian.
William Danielen 1817ko margolanean bi hanka ikusten zaizkio baina XIX. mendeko ekaitz batek hanka bat eraman ziola pentsatzen da. 1992an 40 metrotako arrakala bat azaldu zitzaion goialdean.
Eskalatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chris Bonington, Rusty Baillie eta Tom Pateyk eskalatu zuten lehen aldiz 1966an. Gaur egun 7 bide iraki dituzte eta eskalatzaileen artean toki ezaguna bihurtu da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
William Danielen margolana (1817)