Olga Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Jiménez

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirol-kazetaria

Twitter: olgajise LinkedIn: olga-jiménez-sevilla-407242103 Edit the value on Wikidata

Olga Jiménez Sevilla (Gasteiz,1972) arabar kirol kazetaria da. Egun, urritasun fisikoak dituzten pertsonen artean kirola sustatzea helburu duen Zuzenak klubeko[1] eta Federazioko komunikazio arduraduna da, eta, horrez gain, "Comunicare Bai" komunikazio agentziaren bidez enpresei komunikazio arloko aholkularitza eskaintzen die. Gainera, El Correo, Radio Vitoria eta Radio Euskadin kirol-informazioko erredaktore eta kolaboratzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizen jaio zen 1972 urtean. 1995ean Informazio Zientzietan, zehazki Kazetaritzan, lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta gaur egun emakumezkoen kirol informazioan espezializatutako kazetaria da.

Lan ibilbide horren lehen pausoak Radio Vitorian eman zituen, beka bati esker hasi baitzen bertan lanean. Ondoren, zortzi urte eman zituen Gorbeia Irratian gaueko irratsaio bat egiten. Irratsaioak "Échale sal" izena zuen eta Gasteiztik emititu zen lehen gaueko irratsaioa izan zen. Nabarmentzekoa da Olga Jiménezek berak oso-osorik editatu eta aurkeztu zuela irratsaioa.

2000. urtean Cadena Ser irratian hasi zen lanean eta han eman zituen 15 urte. Urte horretan ekin zion emakumeen kirolaren aldeko kazetaritzari, baita urritasun fisikoak dituztenen aldeko lanari ere. Hain zuzen ere, Zuzenak elkartean hasi zen lanean. Zuzenak kirol kluba 1980an sortu zen irabazi asmorik gabeko erakundea da eta xede nagusiatzat du urritasun fisikoak dituztenen artean, batez ere Araban, kirol praktika sustatzea eta kudeatzea.

2014an, Mikel Uriarte lagunarekin DXTFEM proiektua[2] abian jarri zuen, Espainian emakumeen kirolari eskainitako lehen web-ataria, hain zuzen ere. Euskal Herrian ere DXTFEM atari aitzindaria da emakumezkoen kirolaren arloan eta helburutzat du diziplina guztietako emakumezko euskal kirolariei ikusgarritasuna ematea, euren leloa honakoa baita: "Ikusten ez dena ez da existitzen".

2015ean, ONCE erakundeak antolatzen duen lehiaketaren XVII. edizioan, Kazetaritzako "Triflos" saria irabazi zuen Irratia kategorian, 'Te doy mis ojos' erreportajeagatik. Bertan erakusten du nola lagundu zion Rafa Ledesma atleta itsuari 11 kilometroko lasterketan. Erreportajean ziurgabetasuna jabetzen da kazetariaz eta, atleta itsuak aldiz, erabat ziur egiten du aurrera. Kontraste horrek kontakizuna zirraragari eta hurbileko egiten du eta irrati-erreportajea denez, bereziki garrantzitsua da kontatzeko modu berezi hori.

2015-2016 denboraldiaz geroztik freelance ari da lanean, komentarista da streaming bidezko kirol emanaldietan, Baicast ekoiztetxe arabarrak emititzen dituen emakumeen saskibaloiko Araski AES klubaren partidatan. 2015-2016 eta 2016-2017 denboraldiak emanaldirik onenen artean daude.

2018ko Gasteizko jaietako pregoi inklusiboan kirolean ohikoak diren balioen beharra aldarrikatu zituen beste zazpi emakumerekin batera.

Gaur egun, erredaktore laguntzailea da kirol arloan El Correo egunkarian, Radio Vitorian eta Euskadi Irratian.

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015. ONCEren XXVII. 'Tiflos' Kazetaritza Sariak, Irratiaren kategorian, Te doy mis ojos[3] erreportajeagatik.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zuzenak, por la integración de las personas con discapacidad» www.zuzenak.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  2. (Gaztelaniaz) Mendiola, Carlos Pérez de. «DXTFEM Euskadi Deporte femenino en Euskadi.» DXTFem Euskadi (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  3. (Gaztelaniaz) Tobías, Deli. (2014-10-29). «Olga Jiménez gana el 'Tiflos' de Periodismo por su reportaje 'Te doy mis ojos'» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]