Ongintzarako ezagutzaren zeruko merkatal-gunea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongintzarako ezagutzaren zeruko merkatal-gunea (gaztelaniaz: Emporio celestial de conocimientos benévolos) alegiazko entziklopedia txinatar bat da, Jorge Luis Borges idazle argentinarrak El idioma analítico de John Wilkins saiakeran azaldua. Bertan, animaliak honela sailkatzen direla idazten da:[1]

(a) enperadorearenak,
(b) baltsamatuak,
(c) bezatuak,
(d) esne-txerriak,
(e) sirenak,
(f) apartak,
(g) zakur solteak,
(h) sailkapen honetan sartutakoak,
(i) zoro gisa mugitzen direnak,
(j) zenbatezinak
(k) gamelu-ile fin-fin batekin marraztuak,
(l) eta abar,
(m) pitxerra oraintxe hautsi dutenak,
(n) urrutitik euliak diruditenak.

Honela dio Borgesek kontakizun horretan: "(...) nabarmen ez dago unibertsoa arbitrarioa eta ustezkoa ez den sailkapenik. Arrazoia oso sinplea da: ez dakigu zer den unibertsoa".

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda horrek, zeinaren aurkikuntza Borgesek Franz Kuhni egozten baitio, iruzkin filosofiko eta literario ugari sortu ditu, hala nola Michel Foucault-en Hitzak eta gauzak hitzaurrearen hasiera. Louis Sassek dio pentsamendu eskizofrenikoa iradokitzen duela. Aitzitik, George Lakoff hizkuntzalariak esaten du zerrenda antzekoa dela Mendebaldekoak ez diren kulturetako kategoria askotan (ikus taxonomia herrikoia).[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Otras Inquisiciones, 1952
  2. Rojo. Borges citado por cientificos. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]