Ontzi-garbigailu
Ontzi-garbigailu edo plater-ikuzgailu baxera eta ontziteria garbitzeko etxetresna elektrikoa da.[1] Garbitzeko ur oso beroa (55-65 ºC) eta detergente gogorrak (azalerako alkalinoegiak direnak) erabiltzen dituzte.
1850eko hamarkadan aurrekariak bazituen ere, egungo etxetresnak Josephine Cochranek 1886an asmatu zuen aparatuaren ondorengoak dira. 1970eko hamarkadan jendearen artean zabaldu zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. ontzigarbigailu. .