Open Platform Communications

Wikipedia, Entziklopedia askea

Open Platform Communications (OPC) edo Plataforma Irekietarako Komunikazioak industria-telekomunikazioetarako estandar- eta zehaztapen-saila da. Industria Automatizazioko eragile talde batek garatu zuen hasierako estandarra 1996an, OLE for Process Control (euskaraz: Prozesu Kontrolerako Objektu Lotze eta Kapsulatzea) izenaz. OPCak zehazten du instalazioaren denbora errealeko datuen eta hainbat ekoizleren gailuen arteko komunikazioa.

Hasierako estandarra garatu eta gero, 1996an OPC Fundazioa sortu zen estandarra zaintzeko eta mantentzeko xedez. 2011n OPC Fundazioak estandarraren izena aldatu eta Open Platform Communications izena jarri zion OPCa prozesu kontroletik haratago garatu delako. Gaur egun, OPC teknologiak eraikinen automatizazioan, fabrikazio diskretuan, prozesuen kontrolan, eta bestelako aplikaziotan erabiltzen da. Horrez gain, OPCa hasierako OLE inplementaziotik haratago garatu da beste datu-garraio teknologia batzuk barne hartzeko, besteak beste, Microsoften .NET Framework, XML, baita OPC Fundazioaren kodetze bitarra duen TCP formatua ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]