Opereta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Opereta antzerki musikal mota bat da, bizia eta satirikoa. Bere ezaugarririk nabarmenena, argumentu sinestezin eta zentzugabea izatea da. Hitzegindako elkarrizketaz osaturik dago. Hauen artean, kantuak tartekatzen dira, frantsesek kuple esaten dietenak. Rigodona eta kankana bezalako dantzak ere tartekatzen dira. Hortaz, antzezlan ikuskizun bat da, non, zati musikalak, hitz eginak eta dantzatuak bata bestearen atzean gertatzen diren. Opereta frantsesa, Los Bufos Parisinos bezalako antzoki txikietan garatu zen. Hau, 1915ean inauguratu zen.

Genero hau, hainbat europar herrialdetik zabaldu zen, Viena aldean garrantzi berezia hartuz. Opereta vienarrek, argumentu serioago bat dute, eta sentimenduz josiagoa, frantsesekin alderatuz. Opereta vienarraren beste ezaugarrietako bat, valsaren erabilera da, ezinbesteko garrantzia duen elementu musikala.

Beharbada, Jacques Offenbach da, opereta konposatzailerik ezagunena. Genero honetan, bere lanik ezagunenak Orfeo infernuetan eta Helena ederra dira.

Beste opereta batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) [1]