Oppo Rancisis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Oppo Rancisis Star Warseko unibertsoan galaxian gutxi ikusitako espezie bateko Jedi maisu kementsu bat da. Thissispisian honek, gerritik behera, suge itxura zuen, eta gerritik gora giza itxura. Bizar zuri sendo batek estaltzen zuen bere aurpegia, honetatik, soilik bere bi begi txiki baina sarkorrak ikus zitezkeelarik.

Rancisis Yaddle Maistraren ikasle padawana izan zen (denbora batez elkarrekin egon ziren, Jedi Kontseiluan eserita). Jedi Kontseilu Gorena zerbitzatu zuen hogei urte baino gehiagoz eta Coruscanten geratu zen Geonosiseko gudua gertatu zenean, Jedi tenplua zaintzeko.

Jeneral bezala zerbitu zuen zenbait gudutan Klon Gerretan zehar, Sora Bulq jedi traidoreari aurre egin behar izan zion arte. Borroka amaitu zenean garaipena erabatekoa izan zen, Errepublika Galaktikoak jeneral bat galdu zuen eta Sistema Independenteen Konfederakuntzak beste garaipen bat lortu zuen Jedi Ordenaren aurka.